« Kanpoko egurrak sua ezin egar | Irisetik begira »
Izurdeen aurreko bizitza / Kirmen Uribe / Susa, 2021
Kosta ahala kosta Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2022-02-19
Konbikzio politikoak bururaino jarraitzearen gaineko liburua da Kirmen Uriberen azkena. Egitura aldetik eleberri konplexua da; eta kontaketa estilo aldetik, gozoa. Baporeak, aurrera doala, alde bietara sortzen ditu arrastoak: iragana atzetik doakio beti, nondik datorren gogorarazi nahi balio bezala. Eleberri honetan aurrera doan baporearen protagonista dira idazlea eta bere bikotekidea: familia osoa New Yorkera joan da bizitzera idazleak Rosika Schwimmerren bizitzari buruzko liburua osatzeko beka jaso baitu. Sortzaileen bizimodu prekarizatua, migrarien arteko elkartasuna eta pandemiak behartutako bizimodu aldaketa nabarmentzen dira orainaldiko planoan. Baporearen uberan, berriz, iraganetik datozen bi arrasto. Batetik, Schwimmerren bizitzaren dokumentazioaren arakaketaren emaitzak. Historiak merezi adina oroitzen ez duen emakume bakezale eta feminista honek Lehen Mundu Gerran izan zuen eraginaren berri ematen du: Amerikarako ihesa, ezkutuan mantendu diren lorpenak… Bestetik, bi protagonistek 80ko hamarkadako Ondarroaren oroitzapenekin osatzen duten erretratua: ezkutaleku kuttunak, sexua, drogak, gatazka politikoak… Idazlearen sendiak sorterrian jasan zuen jazarpenaren berri ematen du liburuak. Harena familia komunista eta ez independentista izan zen, eta bakearen aldeko posizio publikoa hartzeak zipriztindu egin zuen haien bizitza.
Konpromiso politikoak leku eta garai ezberdinetan izan du kostua, eta idazleak horri buruz egiten duen gogoetak eta informazio helarazteko erabiltzen dituen testu tipologia aberastasunak bihurtzen dute liburua hondarpeko altxor. Kapitulu batzuetan, Schwimmerren bizipenen eta protagonisten oraineko edo iraganeko bizipenen artean paralelismoak ezartzen ditu. Orrialde horietan, itsasontzitik begiratzen duenarentzat, arrainen paparrek zilarrezko distira egiten dute.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez