« Zoriona, kaka zaharra | Atzo »
Bizia lo / Jokin Muñoz / Alberdania, 2003
Bizia lo Mikel Asurmendi / Irunero, 2003-06
Narrazio liburu bat eskaintzera gatoz oraingo honetan. Zehatzago eta justuago esanda, Nafarroako Castejon herrian sorturako Jokin Muñoz idazleak narrazio sorta bat eskaini digu. “Bizia lo” izenburuko bost narrazio biltzen dituen liburu hau Euskal Herriko egoera soziala eta politikoan elikatuta dago, gatazka eta bortizkeria dauka bazka.
Jokin Muñoz ez da denbora-pasan diharduen idazlea, ez horixe! Honen aurreko liburuaren bidez, “Atlantidara biajia” saioan, zantzu nabarmenak utzi zituen euskal literaturaren eremuan. Idazlearen urratsek konpromisoa eta inplikazioaren arrastoak marraztu zituzten bidaia hartan, irakurle bat baino gehiago zauritu zuen ezohiko saio hartan. Liburu hura errealitatearen isla ote zenentz eztabaidagaia eta iragana da, ordea. Bego.
Oraingo lan honetan, Jokinek fikzioa hautatu du bere barne kezkak eta mundua islatzeko. Hartara, ez dago gaizki ulertuetarako zirrikiturik. Alta, bada, fikzioa hautatu badu ere, ez da asmakizunetan aritzeko asmotan, errealitatearen gordina azaltzeko baizik. Hots, Euskal Herrian bizi dugun egoera bortitza adierazteko, eta oro har, gure izaeraren erradiografia gisako bat paratzeko.
Bost argazki laburrek osatzen dute “Bizia lo” erradiografia. Kontakizunak, zuri-beltzean taiutuak, kolorerako ia zirrikiturik gabe, kontrasterako leku gutxi utziz, molde sotilez ehundu ditu istorio hauek idazleak. Paisaia koloretsua osatu nahikundetik urrun, bere bost koadro hauek kolore griseko erradiografia bat utzi digute.
Bizia lo baita gurean, grisa kolorearen antzean. Gure munduko gizakion harreman gatazkatsuek islatzen duten kolorea halakoxea baita: grisa. Zein aproposagoa gure egoera ezkorraren kolorea islatzeko gris kolorea baino?
Familiaren ingurutik abiatua, haurtzarotik gaztarora goazen aldian, Jokin Muñozen narrazioen tonuak nerabezaroan bizi ohi dugun itolarria iradoki dit. Adin horretan, azkar bizi beharrez, askatasuna iritsi nahiz, arnasarik hartzeko falta ohi dugun uneak idoro ditzakezu bere kontakizunetan.
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez