kritiken hemeroteka

8.546 kritika

« | »

Neskamearen ipuina / Margaret Atwood (Zigor Garro) / Txalaparta, 2020

Emakumeen odola Amaia Alvarez Uria / Argia, 2021-05-23

Margaret Atwoodek 1985ean argitaratu zuen distopia honek gogorarazten digu feminismoak lortutako aitzinamendu bakoitza erraz galdu daitekeela. Freden ezizenez ezagutzen dugun protagonistak bere istorioa kontatuko digu: komandantearen eta bere emaztearen etxean bizi den neskamea da, eta bere betebeharra haientzat haurdun geratzea da, hilean behin hirurek egiten duten Zeremonian.

Distopia honetan ez-desiragarria eta beldurgarria den etorkizuna deskribatzen zaigu: diktadura totalitario militar-kristaua, hondamendi ekologiko baten ondoren gehienak antzutu direnean. Emakumeak (Komandanteen Emazteak, haien Alabak, Neskameak, Marta deituriko etxeko langileak eta Ekonoemazteak deituriko langile klasekoak) eta Ezemakumeak (zaharrak, antzuak, feministak, lesbianak, arau-urratzaileak eta genero-arauak betetzen ez dituzten gizonak) daude.

Eskuin muturreko alderdien gorakada, abortuaren kontrako legeak, haurdunaldi subrogatuaren legeztatzea, lurraren ustiaketa neoliberala, pandemia eta eskubideen murrizketa… Argi dago ez duela gaurkotasunik galdu eleberri honek. Izan ere, fikzio espekulatiboa dela dio bere egileak (Lurrean kokatutakoa, benetan gerta litekeena, errealitatean oinarritutako fikzioa).

2017an estreinatu zen telesailak egin du ezagun liburu hau Zigor Garrok kartzelan zegoela itzuli zuen eta Txalapartak 2020an argitaratu. Eragin handia izan du, adibidez, Trumpen kontrako eta abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioetan, AEBetan eta Argentinan. Gainera, 2019an Testamentuak eleberria argitaratu zuen Atwoodek jarraipen gisa.

Zapalkuntza eta erresistentzia, flashbackak aurreko bizimoduaren kritika eginez (80ko hamarkadako Ipar Amerikakoa), eta protagonistak bizi duen esklabotzaren inguruko gogoetak agertzen zaizkigu. Hala ere, badu alderdi positiborik: emakumeen arteko elkartasuna edo sororitatea, eta jakintza femeninoen balioespena (zientzia domestikoa).

Neskameen uniformeko buru-estalkiak ikusezin bihurtzen ditu eta soinekoa gorria da: hileko, ugalkortasun, sexu, bekatu, arrisku eta biolentziaren sinboloa. Istorio honek, liburuaren azaleko erdiko irudiak nola, horren azpian dagoena agerian uzten digu, historia bestela eraiki dezagun.

Azken kritikak

Poesia guztia
Safo

Mikel Asurmendi

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre

Jon Jimenez

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak