« “Zergatik?” | Emakumeen odola »
Lazunak azkazaletan / Oihana Arana / Susa, 2021
Poesia eta musika Aiora Sampedro / Berria, 2021-05-23
Oihana Aranaren lehen liburu argitaratua da Lazunak azkazaletan. Izenburuak iradokitzen du irakurleak barnean aurkituko duena: surrealismoranzko joera duen poesia, freskoa eta plastikoa.
Duela aste batzuk irakurtzen genuen Armiarma webgunean Arana XXI. mendean sortutako lehen euskal idazlea dugula, eta beste euskal idazle gazte askoren bidetik, lehen liburua poema-bilduma gisa argitaratu du eskoriatzarrak.
Sarreran aipatzen genuen surrealismoranzko joerak idazlearen liburu guztia zeharkatzen du, batzuetan poema osatzeko aukeratutako hitzak usu arrazoiak eskatzen duenetik urruntzen direlako, eta besteetan konposizioaren gaia bera objektu bizigabeek osatzen dutelako, joera futuristara gerturatzen den bilduma osatu du Aranak.
Ezaugarri horretarako preludio gisa jokatzen dute liburuko hitzaurrea osatzen duen lehen olerkiaren hitzek: fikzioan errealitatea bilatzen duen jendea ageri da poemotan. Azaleko irudi figuratiboak bide beretik iradokitzen digu jolasaren eta kontenplazioaren artean osatutako artefaktuaren aurrean gaudela.
Beste alde batetik, esango nuke indie kulturaren influentzia duela poema liburuak, eta folk musikaren letrei gerturatzen zaizkion kosmobisio melankoliazkoa nahiz bizitzarekiko jarrera axolagabea dituela. Zentzu horretan bilatu dut nik poema bildumaren ezaugarririk behinena. Ahozkotasunetik oso gertu kokatzen diren testuak dira, estrofa laburrak, hitz-jokoez konposatuak, eta eskuarki, paradoxa bat plazaratzen dutenak edo amaiera aldera, irakurlearengan efektu harrigarri bat bilatzen dutenak.
Estetika modernoko forman oinarritutako olerkiak izanagatik ere, horiek betetzen dituzten motiboak lirikaren topiko ezagunenetan oinarritutakoak dira. Irakurleari ezagunak egingo zaizkio lerro hauen artean “collige, virgo, rosas”, “carpe diem” edo “maitasun ukatuaren” iradokizun klasikoak. Baiki, literaturaren leku komunak XXI. mendeko espazio eta egoeretara egokituak aurkezten ditu hemen egileak. Eta nik behintzat, bereziki disfrutatu dudan alderdia izan da gai horien eguneratzea. Ahots poetikoaren postura ere aski ezaguna da literatura lirikoaren ibilbidean. Narratzaileak bi jarrera hartzen ditu, oro har, olerki hauetan: lehen pertsonan bere buruarekin mintzatzen den ahots bakarrizketaria, eta bigarren pertsonan identifikatzen duen testuaren hartzaile bati mintzatzen zaiona; bigarren kasu hau, usu, maitasunezko poemei loturik ageri da.
Iruditu zait hainbat estetikaren konbinazio horrek ematen diola duen freskura liburuari, eta horrek zurruntasuna kentzen badio ere, uste dut irakurketak irabazten duela, poemak banan-banan hainbat eserialditan irakurtzeko aukera ematen du liburuaren egiturak, irakurketa bakoitzean mundu oso bat kabitzen den olerki bat ezagutzen delako, gainerakoekin zerikusia duena, baina erabat beregaina dena.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi