« Inon ez, inoiz ez | Isiltasuna hautsiz »
Hirira doan bidea / Natalia Ginzburg (Pello Lizarralde) / Igela, 2001
Hirira doan bidea Eneko Barberena / goiena.eus, 2020-06-19
Izan zitekeen gure arbasoei buruz, gure amona eta aitonei buruz. Landa eremua eta mugakide duen hiria, bigarren honen eragina.
Baina hori baino askoz gehiago da Natalia Ginzburgen Hirira doan bidea, Igela 2001, italieratik Pello Lizarraldek euskaratua. Ez da Gure etxeko kontuak, gaia ere ezberdina denez gero, baina dirudiena baino hari mutur dituenaren susmoa dut.
Argindarraren jokoa (aitaren ofizioa eta izebaren etxea), irakurri eta ez irakurtzearen aldeko pertsonaiak, ekoitzi gabe negozioa egin nahi dutenei buruzko begirada zorrotza, emakumeenganako indarkeria eta jazarpena, emantzipaziorako gakoak, gizarte fededun itxien hipokrisia, hiriak landa eremuetan erein zuen askatasuna eta galbidea, familia eredugarrien mitoa…
Airean irakurtzen da, ez da txarra hori gero, eta ibilaldi batzuetan buruari eragiteko beta eskaintzen du. Pasarte honek kasu:
—Alfer-alferrik ari haiz orain Ninirekin ametsetan —esan zidan—. Ninirekin edo beste batekin berdin zion. Kontua dun norbait izatea, bizitza tristeegia baitun emakume batentzat, bakarrik baldin bazegoen.
Kollontairen Boltxebike maitemindua gogorarazi dit. Akaso biak ezkertiarrak zirelako, Ginzburg eta Kollontai. Akaso, maitasuna politikoa delako. Ez egin kasu, baldarkeriaren bat izan bailiteke.
Poesia guztia
Safo
Mikel Asurmendi
Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Jon Jimenez
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres