kritiken hemeroteka

8.758 kritika

« | »

Inon ez, inoiz ez / Iban Zaldua / Elkar, 2014

Inon ez, inoiz ez Txema Arinas / uberan.eus, 2020-06-19

“Orduan helduak ginen Mikelen herrira; ilunabarra hurbil zegoen. Mikel bi aldiz tronpatu zen mendi-pista hartzean, eta berandu iritsi ginen errautsen haizatzea burutzen ari ziren zelaira. Pinudi baten babespean aparkatu genuen autoa; bildutakoen bizkarrak ikusten genituen, zirkuluerdi bat osatuz, eta haien aurrean beherantz jaisten zen bailara txiki bat, baserri batzuk eta, azkenik, herri industrial zatarraren itzala. Motorra itzali eta leihoak zabaldu zituen Mikelek. Une hartan jendeak ukabilak altxatu zituen eta ‘Euskal Gudariak’ kantatzen hasi. Ile urdineko emakume bat -Mikelen ama behar zuen- aurreratu, belarrean zabaldutako ikurrinaren gainetik kutxa hartu, eta errautsak zabaldu zituen, kementsu.

‘Ez al duk joan behar’, galdetu nion Mikeli, baina isilik geratu zen, zirkinik egin gabe. Ni autotik jaitsi nintzen, eta urrats batzuk eman nituen zelairantz, baina berehala gelditu behar izan nuen, takoiak tinko itsatsita geratzen ari zitzaizkidalako lokatzetan” (Lagunduko al naun?, Iban Zaldua —Inon ez, inoiz ez—)

Bart bukatu nuen Iban Zalduaren Inon ez, inoiz ez ipuin liburua. Pena handia hartu nuen, noski, jakin banekielako leitzen hasi aurretik izugarri gozatuko nuela lehengoekin bezala. Horrenbestez, ipuinok ezari-ezarian irakurri ditut, gauero binaka edo hirunaka, goxo-goxo. Eta asebete egin naute erabat betiko lez, bai noski, Zalduarena baita euskaraz atseginen dudan literatur lanetarikoa, edo gutxienez gehien identifikatzen naizenarekin haren proposamen literarioarekin ia orotan bat natorren aldetik. Zer dela eta? Egia esan, euskaraz gutxitan, oso, nire kultura, politika, musika, gizarte edo umore kezka zein gustuak nolabait, eta beti bere ikuspegi propiotik noski, jorratzen dituen idazle batekin topo egiten dudalako. Alde horretatik aparteko, egundoko gozamena begitantzen zait nire eguneroko gauzetaz hitz egiten didaten ipuin batzuk irakurri ahal izatea, baita errutinarekin zerikusirik dutenak zein metaliteratura edo beste hainbat metagauza aintzat hartzen dutenak ere. Gero gerokoa, jakina, ipuin batzuk beste batzuk gogokoagoak edo asegarriagoak suertatu zaizkit, beti eta agian behar bezala ere. Nik nabarmenduko nituzke gehien asebete nautenetariko “Twitter Bidezko Heriotza, Literatura Autobiografikoaren Arriskuak, Gaurkoan esan egingo diot, Zaizu gaurkoa egun historikoa, Spam, Bulebarreko Erlojua”… ez dakit, beharbada honek ez du buru buztanik, guztiz subjetiboa baita, gainera Zalduaren ipuin liburuak bizpahiru bider irakurri ohi ditut betiere zerbait berria, azpimarragarria, harrigarria asmatzen baitut lehen ihes egin zidana edo. Edonola ere, oso interesgarria da, ipuin liburu honek euskaraz irakurtzen gozatzeko eskaintzen digun aukera aparta borobiltzearren, liburuaren azken orrialdeetako”Nobela Nazioak, Ipuin Herrialdeak” testuak proposatzen digun gogoetagaia. Izan ere, zer nolako premiazkoa, ezinbestekoa bilakatu den Iban Zaldua euskal literaturarekin zein batik bat modu guztiz naturalean, jatorran, kaletarra, urbanoa, guztiz garaikidea den euskal ikuspegi zehatz eta berezi batekin beste behin berradiskidetzeko.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Zerua hemen
Oihana Arana

Ibon Egaña

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak