kritiken hemeroteka

8.528 kritika

« | »

Bost egun, bost gau / Manuel Tiago (Iñigo Roque Eguzkitza) / Katakrak, 2020

Orri solteak Zihara Enbeita / Hordago, 2020-10

“Migratzaileen kontakizunak dira. Ez dute bidaia liburuekin zerikusirik”, dio argitaletxearen oharrak. Bidaia bada, bidea bada; baina ez dago epika handirik. Ez da artifizio handirik behar bizitza gordina, bizitza gogorra erakusteko. Paisaia bera ezberdina baita ihesean doanarentzat edota bertan bizi denarentzat; paisaia bera izanda ere. Ihesi doanaren urduritasuna, beldurra. Ezezaguna den horrek dakarrena. Bidea amaiera, eta ez pasabide, izan litekeenaren beldurra. Mesfidantza detaileetan dago. Pausu bakoitzean. Begirada bakoitzean. Begi argiek gaiztakeriazko begi beltzak ikusten dituztenean parean.

Muga geografiko, eskuadra eta kartaboizko muga; berez, ikusezinak diren mugak. Lekuko isilak. Pertsonak merkantzia. Ez dakigu zerk eraman dituen mugara, ez dio ezer idazleak. Pasoko txori direla baino ez; zeren bila, ez dakigu.

Pasabide da muga, ogibide, bizibide, eta baita heriotzbide ere. Izan nahi luke eskubide.

Ibrahima Baldek, Amets Arzallusen eskutik, sarreran aipagai den Miñan liburuan dioen legez, “Zaila da esplikatzea, batez ere zuri [kasu honetan irakurleoi], zuk hori bizi izan gabe”. Nago behar baino gutxiago dakigula. Ez bizi izan ez dugulako bakarrik, oraindik kontatzeke dagoelako baino; edo kontatu digutenaz bestekoa delako kontatu ez digutena. Erromantizismoaren azpian ezkutatuta gelditu dena.

Arrazoi du Svetlana Alieksievitxek, “gutariko bakoitzarengan historia-zati bat dagoela. Batengan orrialde-erdia; beste batengan bizpahiru orri. Elkarrekin idazten dugu gure garaiko liburua.”

Azken kritikak

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Asier Urkiza

Amok
Stefan Zweig

Nagore Fernandez

Auzo madarikatua
Felix Urabayen

Jon Jimenez

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Amaia Alvarez Uria

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Joxe Aldasoro

Bisita
Mikel Pagadi

Mikel Asurmendi

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Asier Urkiza

Eresia
Goiatz Labandibar

Nagore Fernandez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren

Mikel Asurmendi

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Jon Jimenez

Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide

Paloma Rodriguez-Miñambres

Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

Hedabideak