kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Bideko hitza. Euskal poema modernoen antologia (1951-2019) / Askoren artean / Alai, 2020

Konplizitateak sortu Jose Luis Padron / Bilbao, 2020-10

Bideko hitza. Euskal poema modernoen antologia (1951-2019) sortu berri du Juanjo Olasagarrek, Alaia argitaletxeak editatuta.

Egia esan, Alai argitaletxeak bi liburu aurkeztu ditu. Biak antologiak dira. Eskuko ekipajea. Euskal ipuin modernoaren antologia (1963-2018) Ibon Egañak sortu du, eta, esan bezala, Bideko hitza antologia, Juanjo Olasagarrek. Eskoletara eta ikasleei zuzendutakoak dira biak, eta lehenbiziko irakurleak batxilergoko ikasleak izan daitezkeen arren, horrek ez die mugatu egindako aukeraketa, izan ere asko balio dute zale orokorrari eta helduari euskal literaturaren ikuskera bat transmititzeko. Ibon Egañak 25 ipuin hautatu ditu. Juanjo Olasagarrek, berriz, berrogei bat poeten poemak bildu ditu, guztira ia ehun poema.

Hautaketa egitean, irizpidea antologiagileak gustuko izan dituen poemak biltzea izan da. Beraz, denetarik topatuko dugu, 1951tik gaur egunera arte gure poesiaren bilakaera argi ikusteko moduan.

Modernoa hitzak adiera asko izan ditzake, baina kasu honetan, poema tradizionalak ez, baizik eta egungo poema literario modernoak biltzea izan da asmoa. Horregatik, lehenengoa Jon Miranderen poema bat da, ipuingintzarena ez ezik, poesiagintza modernoaren aitzindarietako bat ere bera delako, eta oraindik ere irakurtzen da gaurkotasun handiz. Bada, hortik, Mirandetik hasita gaur egunera arte, 2019ra arte.

Bideko hitza liburuak hartu duen izenburuak bi ideia nagusi adierazten ditu: bat da, literaturaren garrantziaren galera gizartean, poesia dela asko irakurtzen ez den generoa, edota bide nabarrean irakurtzen den gauza bat, baina gero garrantzitsu bihurtzen dena bizitzeko edo bizitzari buruzko beste ikuspuntu batzuk ikusteko. Eta adierazten du ere bai, literatura, artea, poesia eskolatik kanpo ateratzea eta komunitate sentimendua sortzea hil ala biziko kontua dela.

Asmo zoroa da pentsatzea bai edozein antologiak bai zutabe honek horrelakorik lor dezaketenik, eta, hala ere, poesiaz mintzatuz, ari gara bideko hitzak gugan sortzen duen lilura transmititzen, konplizitateak sortuz.

Poesia da une edo memento larrietan salbatuko gaituen bide bat hartzea, beharbada bizitza errazago egingo digun txertoa. Metafora oso sinplea da, baina eraman daiteke une honetara.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak