« Orri solteak | Aitaren etxea »
Bost egun, bost gau / Manuel Tiago (Iñigo Roque Eguzkitza) / Katakrak, 2020
Mugaren tolesturak Patxi Larrion / Hordago, 2020-10
Liburuak mailegatzeko ohiturari eusten diot, emandakoa nahi baino gehiagotan itzuliko ez didatela dakidan arren. Mailegutzaren ekintza gertatzean gaztigu bakarra ematen diot jasotzaileari: kasu pleguei! Testuan gutiziatsua den zerbait kausitzen dudan aldiro lapurretarako gogo gaizki bridatua gailentzen zait eta orri horren goiko ertza tolesteko behar gorria sumatzen dut. Ezin jakin feriatutakoa inoiz erabiliko ote dudan. Erran gabe doa, Manuel Tiagok idatzi eta Iñigo Roque Eguzkitzak itzulitako Bost egun, bost gau honek ia bi dozena tolestura ditu orrien goiko ertzetan.
Luze joko luke plegu horien arrazoiak aletzeak. Hona lau bat: Lambaça izenak Jon Alonsoren Enekoitz Ramirez pertsonaia gogora ekarri izana, ostatuetan gertaturiko eszenen zertzea, sasitan direlarik Andreren so egiteko manera eta akabera aldean zumirikien ondotiko agurra.
Hitzaurrea, narrazio luze bat, bi labur eta hitzatzea, txatalez eginiko edizioa ematen du Bost egun, bost gau honek. Beti ere, txatal horiek irakurleak antola ditzake. Hitzatzea hitzaurrearen ondotik leitu nuen; horiek horrela, Pirinioetako muga-pasa kontakizun laburrari ekin nionean Antoñanaren Usubeltz agertzea espero nuen, eta hara non Agosti Xaho Larrunen barna Hegoaldera eraman zuen Shangarin ageri.
Hurrenkera gorabehera, eta puzzlea osatze aldera, Ametsen eta Iñigoren testuak leitu, irakurle.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez