« Mugaren tolesturak | Atrezzoa maneiatzeko trebezia »
Aitaren etxea / Karmele Jaio / Elkar, 2019
Aitaren etxea Karmele Beobide Urigoitia / Begitu, 2020-10-01
Blokeauta dago Ismael, bere nobela barriagaz aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen deutsien arren. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere ama gaixotu egin dala eta, aita zaharraz arduratu behar danean.
Jasone da senarraren idazlanen lehenengo irakurle eta zuzentzailea; gaztetan idazle izana, gero itxi eutsana, baina azken urtean, gauetan ordenagailuaren aurrean, sekretuan barriz sortzean hasi dana. Andreak idatzitako horretan topauko ete dau Ismaelek azkenaldian aurkitu ezin dauan abotsa? Ala bere baitan arakatu beharko dau, ez dakian sekretu hori deskubriduteko?
Amaren eskuak eleberriaren ondoren holan aurkezten deuskue hiru personaje nagusi daukazan eleberria: Ismael, idazlea; Jasone, Ismaelen andrea, idazle ohi, zuzentzaile eta liburuzaina; eta Libe, Ismaelen arreba eta Jasoneren aspaldiko laguna, errazoi politikoakaitik igesi joan behar izan zana.
Ismael, semea, senarra eta aita da idazle lanetan ibilten dana, sormen krisi sakonean sartuta dagoan momentuan aita zaintzea egokituko jako gaztetako amesgaiztoak azaldu arazoz, inguruan andren kontrako indarkerien barriak… Honek guztionek krisi existentzial baten barneratuko dau. Bere gizontasun eredua kolokan jarrita hainbat zalantza eta gogoetarako bideak zabalduko jakoz.
Jasone, aldiz, Ismaelen itzalpean bizi da, gaztetan idazten eban arren gaur egun senarraren testuak zuzendu eta mamitzen dabil. Bere egunerokotasunean andra fin, alaba zaintzaile eta ama konfidentea da, baina bizi daben momentuak esnatzeko ordua dala adierazoko deutsie. Irakurketa feminista talde baten parte hartzeak ahalduntze prozesu baten sartuko dau eta alboratutako ametsa errealidade bihurtuko dau: idaztea.
Libe kontrapuntua izango da, bikotearen arteko harremanetan zubi lana egingo dauana.
Karmele Jaio Eigurenek zaintza lanak erdigunean jarri dauz eleberri honetan, generoari buruzko hausnarketa egiteko atxakia legez, “generoak bere bizitzan daukan garrantziaren kontzientzia hartzearen prozesua deskribiduten da, zelan ikasi eban gizon izaten, zein gizontasun eredu izan dituan eta ea espektatibak beteten dituan”, idazleak berak eleberriaren aurkezpenean adierazo legetxe.
Hiru personajeak egingo dabe genero hausnarketea; bakotxak bere bizitzako ebatziak zertan oinarritatuta hartu dabezan, maitemindu diranean edota behar bat aukeratu dabenean, hainbat gauzari ezetza emon deutsenean, generoak guztiongan zelan eragiten dauan ohartarazo gura gaitu idazleak. Generoak determinetan daualako gure gizartean norberaren gainean besteak eregiten daben irudia eta, guk geuk eregiten doguna. Deseregite prozesu baten aurrean aurkituko gara, personaje bakotxak bere bidea egingo dau eregite-deseregite prozesuan bizitza korapilatuten jakien heinean.
Arin baten irakurtzen dan eleberria da, baina, aldi berean, hausnartzeko aukerea emoten dau, personajeetako bategaz identifikauta sentidu gaitekez eta geure burua deseregite-eregite prozesu horretan sartzeako aukera baten aurrean egon gaitekez. Hasteko prest?
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi