kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Gilles de Rais / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2020

Atrezzoa maneiatzeko trebezia Mikel Asurmendi / blogak.eus, 2020-10-02

Gilles de Rais pertsonaia historikoa barik, pertsona historikoa da. Anjel Lertxundiren Piztiaren izena narrazio bilduman leku hartu zuen. Piztia ez ezik, munstro kalifikatiboa bereganatu du istorioetan nahiz historian. Izendapen bat eman aldera: “Bizar urdindun serieko hiltzailea”.

Gilles de Rais mariskal pedofiloa Arc-eko Juanaren ibileren arrastoan ageri da historian eta istorio honetan: Karlos VII.aren alde, hau da, kausa karlistaren faboretan. Historiak hamaika ertz dauka, eta nork kontatzen duen arau, haren ertzak zorrotzagoak edo kamutsagoak ageri daitezke.

Ipuinean nola eta nobelan hala, pertsona bera izaki, pertsonaia antzaldatua ageri daiteke. Gilles de Raisen soinaren ertzak nobela baten barruan ikusteko premia eta zoria izan ditu nonbait idazleak, baita ederto taxutu ere eleberria.

Laburrean garatuta izanagatik, labur zurrean errendi dezadan nire aburua:

Historia ager daiteke ipuinen magia bitartez, eta historiako pertsona narrats izanagatik, narrazioak edota istorioak liluratu egin gaitzake idazlearen trebezia dela medio. Halaxe gerta ere Gilles de Raisen kasuan. Historia pertsonek osatzen dugu, eta zer hobeki berau nobelatua bada. Are, nobela antzerki baten tramak harilkatu izateaz gainera, historiaren tragiko-tasuna komedia bitartez kontatzen bada.

Anjel Lertxundik, ez alferrik, Commedia dell’arte eman zigun herrialdean dauka sehaska literarioa —besteak beste, diot enkaxka ere—. Sehaska saski edo otarre izan, gakoa, hamaika atrezzo eskura izatea da, zein bere neurrian egokitzea idazlearen dohaina.

Kontakizuneko ardatza den La Pucelle obraren intriga nola —erreala eta irreala uztartuta; Vincent antzerkilari frantsesa protagonista duena—, horrela garatzen doa Gilles de Rais nobela ere. Bizitza paradoxa da, baita mundua absurdua izan ere. Historiako pertsona doilorrenek hartzen baitute sarritan berezko lekua ere literaturan. Horretarako idazle izan behar, ordea. Literaturak damaizkigun ertzak findu eta emari umotua eskaintzea da idazlearen bertutea. Anjel Lertxundik lan handiak ondu ditu, sarri askotan ondu ere —Otto Pette, Horma intimoa edota Itzuliz usu begiak, kasu—, eta gauza da hala berean, laburrean errenditzeko eta historia krudelaren gainean abenturazko nobela duina eskaintzeko.

Handia izan txikia izan, Chapeau! betiere.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak