« Gerra-garaiak | Garai arrotzak »
Izuaren osteko gogoeta / Susan Buck-Morss (Pello Agirre Sarasola) / Katakrak, 2019
Irudimen erradikalaz Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2020-08-02
Ematen du liburu-iruzkinen gurpil frenetikora berandu samar iritsi naizela aste honetakoarekin. Izan ere, bada urtebete jada Katakrakek Susan Buck-Morssen Izuaren osteko gogoeta argitaratu zuela. Alta bada, Buck-Morssen liburuak egiten du posible urgentziazko irakurketa bat; gaurkotasunik galtzen ez duena; agian oharkabean pasatu dena —agian, gurean, ez litzatekeena oharkabean pasatu behar—.
Irakurketa bat egiten du posible, nola esan, izan beharko genukeena bekokian tatuatuta. Horrela behintzat, espektro politikoan ezkerretara kokatzen garen “gu” anizkun honetako guztiok goizean esnatu eta gogoratuko genuke: ezkerreko teoria kritikoak irudimena behar du erdigunean. Horixe da Izuaren… gurutzatzen duen xedea: jakitea “nola alda litekeen, eraginkortasunez, irudimen politikoa”.
Ez da hau lehenengo idazkia irudimen eraldatzailea aldarrikatzen, ezta gutxiago ere. Tradizio luze berean hartzen dute parte adibidez, Marx eta Engelsek Alderdi Komunistaren Manifestua-ri 1872an eginiko hitzaurrearekin. 60ko hamarkadan Birminghameko Kultura Garaikideko Ikasketen Zentroak ardatz beraren inguruan eraldatu zuen pentsamendu kritikoa. Azkenik, baina ez azkena, Gayatri Chakraborty Spivaken lanak irudimen erradikalaren alde egiten du etengabe. Asko dira, Buck-Morssekin batera, irudimena, sormena eta imajinazioa ezkerreko teoria kritikoen erdigunean kokatzen dutenak, eta bazen garaia, ikuspuntu hori gaurkotasunez euskarara ekartzeko.
Modernitate mendebaldar eurozentrikoaren zapalkuntzak iraultzeko ez dira nahikoa estrategia mekanizistak. Izuaren…ek zapalkuntza horiek iraultzeko esfera publiko eta kontrakultura globala eraikitzea proposatzen du. Horretarako behar da irudimen erradikala eta eraldatzailea: oraindik existitzen ez den zerbait eraikitzeko. Irudimen horren bila sortzen ditu zubiak islamismoarekin bezala iraganarekin. Ustez debekatutako eremuetara jotzen du, terrorismoaren eta nostalgiaren lurraldeetara. Emaitzak merezi du.
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Mikel Asurmendi
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Maialen Sobrino Lopez
Zerua hemen
Oihana Arana
Asier Urkiza
Café Mokka
Jabier Muguruza
Nagore Fernandez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Iraitz Urkulo
Erbeste
Juan Garzia
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza