kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Aro beilegia / Lizar Begoña / Balea Zuria, 2020

Garai arrotzak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-08-08

Lizar Begoñaren poema liburuan mundu hipermodernoaren aurreko harridura erakuspena agertzen zaigu. Identitate likidoak nagusi diren garaian, euskarri sendorik gabe denak dudazkoa, aldakorra dirudi. Subjektuak ez dauka oso argi zein den bere tokia, eta halako tokia falta zaiolarik, berea dela esan dezakeen lekurik ezean, dena ez-leku moduan agertzen zaio. Izan ere, globalizazioaren ondorioz subjektua edonongoa den neurri berberean ez da inongoa ere, eta honek ondorioak izango ditu bere burua definitu nahian dabilenean. Testuinguru honetan kokatu behar da Lizar Begoñak bere lehenengo poema liburu honetan aurkezten duen poesia. Subjektu poetikoa erdigunean jarrita agertzen da (bera baita munduaren neurria) eta inguruarekiko harremanak problematikoak zaizkio, harreman hauek mediatizatuta agertu ohi dira-eta. Medioak determinatzen du zer nolako harremanak izan ditzakeen subjektuak eta medioa kontrolatzerik ez dagoen neurrian harremanen izaera esku artetik ihesi joaten zaio subjektuari. Egoera honetan besteekin eraiki nahi diren harremanak azalekoak baino ezin daitezke izan eta nekez lortzen dute itxuraren geruza urratzea. Honen aurrean subjektuak bestelako mundu baten desioa erakusten du. Subjektuak sinistu nahi du kapitalismoa mozorrotu nahian dabilen gizarte honetan makineria oso konplexu baten zatia baino zerbait gehiago dela, baina behin eta berriro erortzen da inguruak jartzen dizkion amarruetan eta haietan harrapatuta geratzen da, egoera kontraesankorrean mugitzen dela onartu behar duelarik, harridura azaltzen duen bitartean. Hau adierazteko erabiltzen duen poesia gardena da, batetik munduari buruzko erreferentzia zuzenak eta bestetik irudi orokorragoak, konbentzionalki poetikoagoak, tartekatzen ditu, beti ere ironia puntu baten bidez, mundua oso ondo ulertzen ez duen pertsonaren ikuspuntua indartuz.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak