« Alez ale | Irudimen erradikalaz »
Haize-lekuak / Amaia Telleria / Alberdania, 2020
Gerra-garaiak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-08-01
Memoriaren gaia euskal literaturan erdigunean jarri zaigula ematen du. Hainbat eta hainbat idazlan agertzen zaizkigu, non aldez edo moldez Gerra Zibilaz eta honen ondorioez mintzo diren edota gertakariak garai horretan kokaturik dauden. Amaia Telleria, “mainstream” horretan kokatuta, gerraren urteetara hurbiltzen da “Haize-lekuak” izenburuko nobela honetan. Nobelaren argumentuan kontatzen da nola hamahiru urteko neskato batek betidanik bizi zen baserria utzi eta urte betez Altsasura joan beharko duen neskame moduan aritzeko, nahiko tradizionala dirudien kontamolde baten bidez. Gertakariak 1938an kokaturik daude, eta gerra egon arren, frontetik urrun daude pertsonaiak, gerra hondoan dagoen marko modukoa delarik.
Istorio honetan idazlea neskatoaren bizipenetan zentratu da. Testuinguru historiko politikoa marko orokor moduan agertzen denez, ez da azalpen handirik ematen horretaz, alde batetik pertsonaiaren ikuspuntutik begiratuta halako testuingurua urrun xamarra delako eta bestalde irakurleak ezagutu-edo egiten duela suposatzen delako. Protagonista neskame dagoen etxekoak irabazleen alderdikoak dira, aberatsak. Kontatzen diren gertakari gehienak ohiko bizitzari dagozkion kontuak dira. Ia-ia ohiturazko nobela batean bezala garatzen da argumentua eta gerra-giro horretan bizitza tipikoaren azalpena ematen den bitartean (nekazaritza munduarekin zerikusia duten gertakariak, eskolako kontuak, etxe-barruko istorio txikiak) istorioa aurrera doa norabide argirik gabe, atal guztiak lotzen dituen hari nagusia protagonistaren presentzia baita, kate maila guztietan agertzen den osagaia. Istorioa garatzean inpresio sotil bat uzten du idazlanak: pertsonaia xumeen bizitzetan gertakari historikoek eragin zuzenik ez badute ere, ezinbestez horien itzalpean daude, kontrolatzen ez duten patu baten antzera.
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez