kritiken hemeroteka

8.496 kritika

« | »

Poesia kaiera / June Jordan (Ane Garcia Lopez) / Susa, 2020

Marjinatuen ahotsa Javier Rojo / El Correo, 2020-05-30

Batzuetan poesiari suposatzen zaion esperientzia estetikoa bigarren plano batean geratu behar da bestelako esperientziak, giza eskarmentua alegia, plazaratzeko oztoporik gerta ez dadin. Forma eta edukiaren arteko orekaren aldaera berria izan daiteke hau, baina berebiziko garrantzia hartzen du June Jordan bezalako poeta baten aurrean gaudenean. Izan ere, oreka horren elementuak beste era batez formulatzera behartuta gaude, eta giza eskarmentuaren adierazpena ere esperientzia estetikoaren moduetako bat dela pentsatu behar dugu, edukiaren eta formaren artean mugarik ez dagoela, edukia bera forma baita.

June Jordan (1936-2002) idazle amerikarra da, baina bere identitatearen baitan, beste edonoren kasuan bezalaxe bestaldetik, hainbat osagai topatzen ditugu: jatorri jamaikarrekoa izanik New Yorken jaioa, emakumea, bere burua bisexualtzat zuena, hau da, edozein gauza WASP eredugarria izan ezik. Bere bizitzan bezala, bere obran arraza identitatea, sexu identitatea eta klase identitatea gurutzatzen dira, eta beti bazterrean egotera predestinatuta zegoen. Eta bortizkeriaren formak anitzak direlarik, menperatuaren eta menperatzailearen arteko dialektikan kokatzen delarik, bere poemak aldarrikapentzat hartu behar dira, aldarrikapen pertsonal zein politikotzat. Menperatuen aldeko jarrera ez da hausnarketa abstraktuaren ondoriozkoa, jarrera honek bere bizipenetan ditu erroak, azken finean, idazleak poema hauetan bere buruaz hitz egiten baitu. Arrazagatik eta sexuagatik pairatutako marjinaziotatik, besteen begiradetan (gizaki zurien begiradetan) sentitutako marjinaziotik, idazten du poesia, eta sinekdoke handia izango balitz bezala, bere aldarrikapen pertsonal hori baztertuta edota menderatuta geratutako gizaki guztien askapen-oihu bihurtuta agertzen zaigu.

Planteamendu honekin poesia zuzena da, baliabide erretoriko gutxirekin atondua eta askotan errealitateko erreferentzian zuzenki oinarritua, ia-ia kronikaren itxuraz. Zerutik ez, baizik-eta erraietatik sortutako poesia.

Azken kritikak

Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart

Gorka Bereziartua Mitxelena

Ez-izan
Jon K. Sanchez

Aiora Sampedro

Pleibak
Miren Amuriza

Jon Jimenez

Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien

Asier Urkiza

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Nagore Fernandez

Jakintzaren arbola
Pio Baroja

Aritz Galarraga

Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi

Hasier Rekondo

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Baden Verboten
Iker Aranberri

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi

Mikel Asurmendi

Dolu-egunerokoa
Roland Barthes

Asier Urkiza

Guardasol gorria
Lutxo Egia

Nagore Fernandez

Zero
Aitor Zuberogoitia

Jon Jimenez

Artxiboa

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

Hedabideak