kritiken hemeroteka

8.545 kritika

« | »

Poesia kaiera / Forugh Farrokhzad (Miren Agur Meabe) / Susa, 2020

Kalea Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2020-05-31

Atzoko poemetan ari naiz bilatzen gaurko egunerokotasuna bahetzeko imajinazio eraldatzailea. Bada, horretarako aukera eman dit Susak argitaratu eta Miren Agur Meabek itzuli duen Munduko Poesia Kaiera berriak. Forugh Farrokhzaden poemagintzari eskainitako kaierak zehazkiago, kalea imajinatzen lagundu dit.

Liburuko ahots poetikoak kalea irudikatzean ez dio irakurleari alkitranezko egitura arkitektoniko soila aurkezten. Kalea ez zaio segituan egiten ulergarri. Kalea harremanean eraikitzen du poeta irandarraren literaturak.

Farrokhzaden poemek diote “Gauean estrata umelean, / gure itzalek ihes egiten dute […] gorputza zer da, kartzela edo lur askea?”. Oparia izeneko poemak dio, “Nire etxera etortzen bazara, laztana, / ekarri kriseilu bat / eta leiho bat, / ikusi dezadan jendetza kalexka zoriontsuan”.

Poemek etxea eta kalea elkarreraginean eraikitzen dituzte “leihoa bitartekari”. Ez dago etxerik kalerik gabe eta alderantziz. Gorputzak dira espazio horiek transitatzen dituztenak eta transitatzeko modu eta gaitasunek; eta transitatzean gertatzen diren topaketek sortzen dituzte, gorputzak bezala, etxe-barruak eta kaleak.

Farrokhzaden literatura ezin da bere horretan ekarri gurera. Ahots poetikoa da 50eko hamarkadatik 60kora artikulatutako emakumezko ahots errebeldea. Haatik, liburuak konfinamendu honetako kaleak imajinatzen lagundu dit.

Poemek Mari Luz Estebanen artikulu bat ekarri didate gogora, aldi berean, Nerea Fillaten beste artikulu bati erreferentzia egiten diona. Estebanek “belaunaldien arteko lotura kolektiboak eta horizontalak asmatzea eta sendotzea [ren]” alde egiten du Fillaten analisiarekin elkarrizketan; hau da, “pandemiari aurre egiteko neurriak subjektu bakar baten berezitasunen neurrira” pentsatu direla.

Iruditu zait Farrokhzaden poemek elkarrizketarekin aurrera egiten lagun dezaketela. Izan ere, belaunaldi, jatorri, genero, arraza, klase, sexualitate, gaitasun, eta hizkuntza ezberdineko gorputzen arteko topaketen ondorio den kalea (eta etxea) asmatzeke baitago oraindik.

Azken kritikak

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre

Jon Jimenez

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak