kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Hormako paper horia / Charlotte Perkins-Gilman (Ana I. Morales) / edo!, 2012

Bertan goxo? Amaia Alvarez Uria / Argia, 2020-05-24

Itxialdia egin behar izan dugu eta ahal bezain ondo egokitu egoera “berrira”, baina Mediku Jaun boteretsuak “gure ongizatea helburu” egin behar (ez) duguna esaten digun lehen aldia ez da izan egunotakoa. Hormako paper horia narrazioan ikusiko dugun moduan, XIX. mendean oso ohikoa zen “histeria” edo “depresio nerbiosoa” zutenek, euren rol femenino menpekotik ateratzen ziren emakumeek, “atseden sendabidea” egin behar izatea.

Esfortzu intelektual eta fisikoak baztertu eta etxean gordeta pasa behar zituzten egunak. Posible bazen, hiritik herrira ere eramaten zituzten harreman sozialak eragotziz. Eta ez zieten idazten uzten. Narrazio honetako protagonistari hori gertatu zaio eta, eguneroko batean, prozesu horren berri emango digu.

Horren kritika egin zuen Charlotte Perkins Gilmanek 1892an lehen aldiz ingelesez argitaratu zuenean. 120 urte geroago Ana I. Moralesek euskarara ekarri eta EDO! argitaletxeak gure eskura ipini du sarean.

Erreferentziazko testu feministatzat dute literatura ingelesean, eta interpretazio desberdinak egin dizkiote: zapalkuntza patriarkalari aurre egiten dion pertsonaia, literatur kritika feministaren metafora, prentsa sentsazionalistaren aurkako aldarria. Gaiari dagokionez emakumea eta zoramena da nagusi (“desoreka”, “auto-kontrola”, kolore horia), emakumeak eta idazketa ere bai (desiraren debekua), edo medikuntzaren eta ezkontzaren izaera patriarkalaren salaketa.

Bere borondatearen kontra eta askatasuna murriztuta etxean sartuta dagoen emakume bat dugu, domestikatu nahi dutena, “bere lekuan” ezarri. Saioa Ruizek eta Amaia Serranok egindako hitzostean irakurri ahal dugunez etxea “kaiola” edo “kartzela” bihurtuko zaio.

Interesgarria iruditu zait bizi dugun larrialdi egoeran testu hau berrirakurtzea edo deskubritzea, izan ere, testuinguruak beste esanahi batzuk emango dizkio testua berrituz eta gaurkotuz. Irakurleak bizi (izan) duen itxialdia eta horren ondoriozko aldaketa fisiko eta psikikoak berrikusi ahal ditu testu honen irakurketaren bidez eta protagonistarekin beste kokapen batetik identifikatu. Probatu nahi?

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak