kritiken hemeroteka

8.652 kritika

« | »

Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua / Nojud Ali (Karmen Gisasola Solozabal) / Erein, 2018

Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua Maite Bernaola / Begitu, 2019-03-14

Liburuaren tituluak erakusten deusku zer topatuko dogun bertan. Istorio gogorra, bortitza eta krudela.

Irakurten hasita, amaierara heldu arte irakurten ezin itxi daiteken kontakizuna aurkituko dozu.

Yemenen dago kokatuta istorioa. Siriak, Nepalek eta Greziak alkarregaz okupetan daben besteko lur-eremua dauka Yemenek. Bertako ondasunak dira petrolioa, eztia (urregorria esaten deutsie), musikea, olerkigintzea… Lurralde horretan andra bitik bat analfabetoa da. Halakoa da protagonistearen ama. Hamasei seme-alaba izan ebazan Nojuden amak. Etxean gizonezkoak baino ez daukie agintea eta erabagia. Halanda ze Nojudek 10 urte eukazala aitak ebatzi eban bera baino askozaz zaharragoa zan gizonagaz ezkontzea. Ezkontzeko atxakia, besteak beste, etxean jateko aho bat gitxiago izatea zan. Eskoleagaz amets egiten eban Nojudek, koloreetako margoakaz marrazteagaz, ezkutaketan olgeteagaz… Adin horregaz, zer ederragorik hori baino! Amets horreek galdu eta infernua bilakatu zan Nojuden bizia. Maitasunik bako sasoi krudela heldu jakon protagonisteari.

Bortizki, biolentzia handiagaz, tratetan eban senarrak; gainera, gogor joten eban. Tratu txarrak, egunean-egunean. Gauean lo egin ezinda… Infernua, gero eta handiagoa zan, hauxe ebatzi eban arte: etxetik alde egin, bizi eban sufrikarioa epaitegietara eroan, dibortziau eta mundu osora zabaltzea bere adineko neskak, tradizinoak aginduta, sufriduten daben infernua.

Bildurrez baina ausardia handiz igesean ailegetan da epaitegira. Bere kontakizuna epailearenera heltzean danean, Nojudek galdutako arnasa errekuperauko dau. Aita eta senarra zigortu egingo dabez. Nojud jaiotetxera bueltauko da, eta zorionez, ametsak egia bilakatuko dira. Eskolara bueltauko da.

Bere nahia abogadua izatea da, Yemeneko neskak berak pasautakoa barriro pasau ez dagien. Heroina bera!

Martiaren 8ko haizea gainean dogula, jasanezina da holakoakaz topatzea gaur egunean. Gure inguruan holako kontakizunak urrun geratzen bajakuz be, gure gaztetxoak eta ez hain gaztetxoak irakurri beharko leukien liburuaren aurrean gagoz. Zer gura, haxe lortu!

Benetan merezidu dau liburuak, barruak astintzeko.

Azken kritikak

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Maddi Galdos Areta

Poesia kaiera
Frank O'Hara

Asier Urkiza

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Nagore Fernandez

Beste urte batez
Samira Azzam

Maialen Sobrino Lopez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Iraitz Urkulo

Auzokinak
Gorka Erostarbe

Mikel Asurmendi

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Irati Majuelo

Silueta
Harkaitz Cano

Ibon Egaña

Azken batean
Lourdes Oñederra

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentziaren dekalogoa
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Beste zerbait
Danele Sarriugarte

Maialen Sobrino Lopez

Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta

Asier Urkiza

Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu

Nagore Fernandez

Artxiboa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

Hedabideak