kritiken hemeroteka

8.710 kritika

« | »

Malkoak lur antzuan / Toti Martinez de Lezea (Miren Arratibel) / Erein, 2018

Malkoak lur antzuan Karmele Beobide Urigoitia / Begitu, 2019-02-01

Extremaduran XX. mendeko 30 hamarkadako urteetan gagoz. Badajozeko herri txiki baten Damaso bizi da, miseria gorrian bizi dan nekazaria. Eskualdeko lurrak jauntxoenak dira eta herriko jentea goseak hilten dagoan bitartean, 1936ko gerrak irauliko dau Damasoren bizitza, iges egin beharko dau-eta. Bitarte honetan, Jacinta, Valle eta Eusebiak, familiako andrak, errepresinoa, biolentzia eta bortxa jasango dabe bere gordintasunean, eta derrigortuak egongo dira ahal daben moduan euren bizimodua aurrera ateraten.

Damaso bere igesaldian Badajozeko uriburura helduko da frankistak sartu barri diranean, gau bakar baten 4000 persona fusilau ebezan, hobi komunean lurperatze lanetan ipiniko dabe Damaso, familia osoak lurperatu behar izan ebazan. Historia liburuetan nekez argitaratuko dan historia kontetan da, ahaztu behar ez dan iragana.

Kontakizunak hogeta hamar urte aurrera eginda, Toti Martinez de Lezeak migrazinoaren eta langileen burruketan murgilduko gaitu, Bizkaiko fabrika baten lanean dagoan Damasoren semeetako bat, Manuel aurkeztuko deusku. Urte hareetan, 1966-67; Etxebarrin gertatu zan frankismo sasoiko grebarik handiena; Laminaciones de bandas en frio enpresako langileak egin eben greba historiko ha, 163 egunez luzatu zana. Bizkaiko hainbat eleizatan grebalariak ia egunero egiten ebezan batzarrak; ezkutuan egin eta zabaltzen ebezan panfletoak, abadeen laguntzaz. Greba 1967an amaitu zan, Bizkaian Francok salbuespen egoerea agindu eta hilabetera. Jazarpen, tortura, atxiloketa eta deserriratze garaia zan, eta, Manuel burruka horretan buru belarri sartuta egongo danez, Extremadurara deserriratuko dabe. Holan jakingo dau zer gertatu zan bere gurasoakaz eta gainerako senideakaz. Han topauko dau bere familiaren hari galdua: migratzera behartu eutsan haria.

Martinez de Lezeak eleberri honetan, jente xumearen bizitza deskribiduten dau. Era arin baten idatzita dago, irakurterraza da, eleberri hurbila, “historia txikiaz” osotutakoa. Orduko sasoiko gure inguruko edozein familiaren historia izan leike, ezetu beharreko kontakizuna. Zoritxarrez historia behin eta barriz errepetidu egiten da. Kontakizunak ez dagiela lur antzuan amaitu.

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak