« 50 urte aurrera | Malkoak lur antzuan »
Egunaren hondarrak / Kazuo Ishiguro (Amaia Apalauza / Iñigo Roque) / Elkar, 2018
Egunaren hondarrak Igor Elordui Etxebarria / Aizu!, 2019-02
Egunaren hondarrak aipatuta (jatorrizkoan, ingelesez, The Remains of the Day; gaztelaniaz, Lo que queda del día; eta frantsesez, Les Vestiges du jour), zera gogoratuko duzue askok: Anthony Hopkins, Emma Thompson eta abar agertzen ziren izen bereko filma (James Ivory, 1993). Baina Egunaren hondarrak Kazuo Ishiguro 2017ko Nobel saridunaren lanik esanguratsuenetako bat da, filma estreinatu baino lau urte lehenago idatzia, alegia, 1989an. Euskarazko itzulpena Jokin Zaitegi bekaren laguntzaz egin da, eta, zaila denez, horra irakurtzeko beste motibo bat.
Bitxia-edo bada liburua: jatorri japoniarreko idazle ingeles batek idatzia (ez edonork: Nobel sariaz gain, historiako 50 idazle britainiar onenen artean dago, The Times egunkariaren arabera), ahalik eta jende gehienarengana iristeko helburuaz egin zuen, baina girorik eta garairik ingelesenean kokatuta. Gainera, pertsonaia nagusia maiordomoa da, hau da, irudi ingelesen artean tipikoa.
50eko hamarkadako maiordomo baten gogoetak jasotzen ditu liburuak, sei eguneko (kapituluak beste) bidaian, hainbat konturen gainean: lana, bizitza, aita zena (maiordomoa hura ere)… Eta, azkenean, ondorioa: zenbat gauzari egin dion uko lana guztiaren gainetik jarri duelako.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui