kritiken hemeroteka

8.763 kritika

« | »

Isturitzetik Tolosan barru / Joxan Artze / Egilea editore, 1969

50 urte aurrera Jose Luis Padron / Bilbao, 2019-02

1960ko hamarkadan bide berriak, apurtzaile eta berritzaile izan zirenak, jorratzen hasi ziren euskal kulturaren arloan. JoxAnton Artzeren Isturitzetik Tolosan barru ez-ohiko poesia liburua testuinguru hartan kokatzen da.

Harzabal goitizenez sinatzen zuen garaian argitaratu zuen Isturitzetik Tolosan barru, poema-liburu kontzeptutik haratago doan liburua, baina kritikariek ez zioten behar adina jaramonik egin, Juan Mari Lekuona poetak izan ezik.

“Ona emen bide berriak ireki dituan liburu estimagarria. Aozko literaturaren teknika, itzen dizdira aberatsa, plastikaren teknika poesiduna, bertsolari tenperamentua: auek dira Artzek darabilzkian lan-tresnarik onurazkoenak. Zenbait gauzatan, euskal poesiari begiratuta, Artzeren bildumak inoiz egin ez diren saioak ditu”, idatzi zuen Lekuonak 1970ean liburuari Zeruko Argian egin zion kritikan.

Liburua 1969an argitaratu zen, eta Artzeren lehenbiziko poema-liburua dugu. Artze bera izan zen editorea eta argitaratzailea. Liburu bera, literatura balioaz gain, esperimentazio eta abangoardiako artelana zen. Mikel Garai arkitektoaren lerroak daude, orrialde batzuk moztuta eta tolestatuta; aurkibidea, berriz, paper lodiagoko orri solte bat, mapa bat da; orriz orri joan beharrean, liburua herriz herri doa, ibilbide geografiko horretan Zuberoatik Gipuzkoara eginiko bidaia irudikatzen da, horregatik deitzen da Isturitzetik Tolosan barru; azaleko irudiak Jose Luis Zumeta pintorearenak dira; eta collage itxura duten irudiek, liburuaren poetikaren berri ematen digute. 3.000 aleko tirada izan zuen, Zarauzko Itxaropena etxeak inprimatua, eta binilozko disko txiki bat zekarren, Loiola Irratiaren egoitzan grabatua, liburuko poema batzuen grabazioa jasotzen zuena.

Liburua agortuta zegoenez, jende askorentzako erabat ezezaguna zen. Horregatik, 2007an Isturitzetik Tolosan barru liburuaren berrargitalpena aurkeztu zuten Pamiela argitaletxeak eta Arteola elkarteak. Faksimil gisa kaleratu zuten, ezagutzera ematearekin batera gure letretan daukan tokia aitortzeko.

50 urte pasa dira Isturitzetik Tolosan barru kaleratu zenetik. 50 urte aurrera begira jarri gintuen Artzek.

Azken kritikak

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak