« Nik sinesten dizut | Poz mingotsa »
Diplomatikoa / Machado de Assis (Unai Begiristain) / Booktegi, 2019
Burgesiaren desamodio diskretuak Aiora Sampedro / Berria, 2019-10-06
Booktegi web orri eta argitaletxe elektronikoak, euskarri digitalarekin lan egiteak eskaintzen dizkion edizio aukerak baliatuz, literatura brasildarreko egile ezagun baten obra garrantzitsuaren narrazio bat ekarri du euskarara. Internet bidez lanak editatzearen abantaila ekonomikoak ahalbidetzen du obra laburrak editatu eta argitaratzea, paperean argitara emateko egin beharreko ahaleginik gauzatu gabe. Horrela, argitaletxeak hainbat azpiatal ireki ditu eskuragarri egiten dituen lanak sailkatzeko: itzulpenak, haur eta gazte literatura, kirolak, kontakizun beltza, fikzioa, saiakera, drama, erreportajeak… Atalen aniztasunak erakusten du ekimenaren anbizioa: eskala txikian ekiteko pentsatua, baina, helmen heterogeneoa bilatuz.
Unai Begiristain itzultzaileak euskaratu du lana, zeina aritua baita aurretik ere argitaletxearentzat beste zenbait jardunetan itzulpenen sailean. Sail bereko gainerako beste zenbait zenbakirekin ez bezala, Machado de Assis brasildarraren Diplomatikoa lan honekin jatorrizko egilearen eta idazlanaren nondik norakoak azaltzeko hitzaurre bat txertatu du editorialak. Aitzinsolasa nork idatzia den ageri ez bada ere, lana argitaratzerakoan izandako intentzioen berri ematen digu, era horretara, itzultzailearengandik eta editorialetik gertu kokatuz. Hala, egile brasildarraren garrantzi literarioa eta hainbat datu bibliografiko eskaintzen ditu, besteak beste.
Ipuin bakarra duen liburua da Begiristainek itzulitakoa; agian, debalde lor daitekeen itzulpen bat izanda, edizioa problematikoagoa gertatzen delako. Apika horregatik, zehazten ditu prologoak irakurleak kontuan izan beharreko hainbat gauza: europarron mundu ikuskeratik haratagoko ikuspegiaz irakurri behar dela testua, laburra izanagatik ere, brasildarrek duten mundu-ikuskera antzemateko aukera ematen duelako narrazioak.
Várias histórias bildumako parte den Diplomatikoa ipuin honetan maitasun istorio tragiko bat kontatzen du narratzaile kanpo-diegetikoak: Brasilgo klase burgesaren barnean sortutako bikote harreman baten gainbehera, hain zuzen. Narratzaileak, bikotearen haustura kontatzen dio irakurleari, pertsonaiek berek baino gehiago dakiela baliatuz, kontakizunaren hartzailea ere gertakarien konplize eginez. Zentzu horretan, zenbait gertakarik irakurlearen begitan umore beltzaren kutsua hartzen dute gertaeren krudelkeria eta pertsonaien xalotasuna elkartzen direnean. Gainera, narratzaileak, erreferentzia intertestualen bidez, umore alderdia areagotzen du, Shakespeareren Otelo obrari erreferentziak eginez, jatorrizko tragedia ingelesari amaiera alternatiboa eskaintzen baitio: komedia arrunt gisa amaituz. Horrela, burgesiaren desamodio istorioa bizitza arruntaren kontakizun bihurtuko da. Horretan datza ipuinaren alderdi nabarmenena: jende arranditsuaren bizitza xehea kontatzean preseski.
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia
Aiora Sampedro
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Aiora Sampedro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Esne berriketan
Uxue Alberdi
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Asier Urkiza