« Dokumental itxura duen liburua | Burgesiaren desamodio diskretuak »
Nik sinesten dizut / Samara Velte / Txalaparta / Berria / Elkar / Jakin, 2019
Nik sinesten dizut Errose Aurrekoetxea / Begitu, 2019-10-02
Samara Veltek (Zarautz, 1991) hasikera hasikeratik harrapatu nau bere liburu honetan, hitzaurretik, edo izenburutik bertatik, “Ehuntze baten istorioa” dala esaten dauan berbetatik. “Iruñeko kasuak oso argi erakutsi digu nola gurutza daitezkeen indarkeria sexistaren forma ugari kasu bakar batean”.
Kapituluka sailkatu dau Samara Veltek liburua, atalka. Atalen baturak osotasunera garoaz, gorputz osora, gure gizartearen ekosistemara. “Helburua da, bortxaketaren kultura deitzen zaion hori aletzea, ulertzea eta deszifratzea; hain zuzen ere aldatzeko”.
Azala da lehen atala, Urte berean bi txupinazo egon zirenekoa azpititulua emon deutso. Eta hasteko beste indarkeria matxista krudel baten testigantzeari ekiten deu-tso idazle-kazetariak: “2018ko urri amaiera Iruñean. Gizon batek bere bikotekidea hil zuen; etxeari su emanda zauritu zuen eta andrea ospitalean hil zen gerora (…). Ordu batzuetan suaren orbainak lortu du isildutako errealitate bat espazio publikora ateratzea: indarkeria bazter guztietan dago, ikusteko prest dagoenarentzat, bederen”.
Begiak deitzean da laugarren atala. Gizartea epaile bihurtu zenekoa. Atal honetan komunikabideen, hedabideen, sare sozialen zein jendartearen eretxiak aztertzen ditu Veltek, alkarrizketatu dituan hainbat personen eretxiak gehituz. Susana Perez Soler kazetari katalanaren berbak: “Bi narratiba mota nagusitu ziren komunikabideetan: Epaiketak iraun zuen bitartean, ohikoa zen biktimaren kontakizuna auzitan jartzea; behin sententzia argitaratu zutenean, ordea, indarra hartu zuten erasoa sufritutako gaztearen aldeko diskurtsoek”. Nola azaldu leiteke bat-bateko aldaketa ha? Perez Solerren ustez, eretxi publikoan eragin eban faktoreetako bat da tartean Martiaren 8 jendetsu ha gertatu izana, “Nik sinesten dizut lelopean”.
Hitzen botereaz be jarduten dau kapitulu honetan. Berbak ez dira karga bakoak. Hara zer dinoan Veltek: “erasotzaile talde bati manada, animalia saldoa edo piztiak deitzerakoan, adibidez, metafora erabiltzen ari gara… gizon ez humano bat, instintuz jokatzen duena, eta bere burua kontrola ezin dezakeena. Funtsean, errugabe-diskurtso bat da (…). Horregatik egin zioten uko hainbat talde feministak eta hedabidek manada hitza erabiltzeari”.
Nik sinesten dizut, “San Ferminetako bortxaketaren berezitasuna erasoari emandako erantzun soziala izan zen. Nik sinesten dizut leloak sintetizatu zuen erantzun hura. Mugimendu feministak protestetarako aukeratu zuen aldarri hura, eta milioika herritarrek bereganatu zuten: ‘Sinesten dizut, badakidalako niri ere gertatu ahal zaidala’. Leloak agerian utzi zuen hari fin eta luze batek lotzen dituela indarkeria sexistaren kasu guztiak, komisarietatik hasi eta jai gune alaieneraino”.
Gorputza. Oihan ordenatua erradiografia egiteko darabilen azken atala da. “San Ferminetakoa ez zen salbuespen bat, baina balio izan zuen eraso ororen atzean dagoen egitura patriarkal biolentoa azaleratzeko”.
Samara Veltek 2015ean Rikardo Arregi Kazetaritza Saria jaso eban. Komunikatzaile bikaina izatearren eskerrak emotea besterik ez jata gelditzen.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi