kritiken hemeroteka

8.318 kritika

« | »

Sofia Petrovna / Lidia Txukovskaia (Josu Zabaleta) / Katakrak, 2019

Ispiluaren aurrean Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2019-06-30

Sistematikoki torturatzen duena; metodikoki egiturazko kriminalizazioak betikotzen dituena; etenik gabeko bortxa orokortua iraunarazten duena; atxiloketa aleatorio bidegabeak inpunitatez arautzen dituena. Horixe da, deskuiduan, Sofia Petrovna eleberriak ispiluaren aurrean jarri didan espainiar estatua; eta —estatu bakarrean gelditzeko beharrik gabe— baita mendebalde demokratiko sakrosantuaren gehiengo zabala ere.

Ez dakit zer espero nuen, baina baiki: ispiluaren aurrean mantentzen du irakurlea Lidia Txukovskaiaren nobelak kristalaren bestaldera bi begiak iltzaturik. Eta efektu hori lortzen du kokatuta egonik ere Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko Purga Handiaren garaian. Esango nuke, estetikari zor diola lorpen literarioa, hau da, narrazioaren testuingurua gainditu, eta irakurlearen egunerokotasunaz gogoeta eginaraztea. Bi hitz beraz arreta ebatsi didan estetikaz.

Miren Agur Meaberen azken eleberriko narratzaileak aipatzen du mirestekoa zaiola Simone de Beauvoirren prosa. Amaren heriotza bezalako bizipen artegagarriaz hitz egin arren, “prosa soil eta sentimentalismoz bustigabea” darabilela dio. Iruditzen zait Beauvoirrekin bat egiten duela, Meabek bezala, Txukovskaiak berak ere, bortxaz hitz egiten duen prosaren soiltasun horretan.

Bigarren kontsiderazioak David Foster Wallacengana narama. Hau ura da graduazio hitzaldi sonatua ekarri zuen Danele Sarriugartek euskarara. Urez inguratuta bizi direla ohartzen ez diren arrainen parabolak balio izan zion Wallaceri suburbia amerikarra populatuko zuten gazte unibertsitarioen pentsamoldea astintzen saiatzeko. Bortxa begien bistakoenak ikusteko zailtasunak eta horiek ukatzeko ziurtasun itsuak gure buruen preso egiten gaituztela gogoetatzen zuen idazle amerikarrak. Sofia Petrovnak antzeko lana egiten du.

Sentimentalismo gabeko deskribapenek arrakala irekitzen dute protagonistak sumatu ezin eta irakurleak ezin argiago ikusten duen bortxaren artean. Arrakala horrek darama irakurlea norberak ikusten ez duenaz hausnartzera. Eta gure kasuan zer da “ura” egiturazko estatu bortxa orokortu eta sistematikoa ez bada.

Azken kritikak

Itsaso amniotikoa
Oihane Jaka

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lanbroa
Pello Lizarralde

Irati Majuelo

Lanbroa
Pello Lizarralde

Ibon Egaña

Txoria hodei artean
Urtzi Urkizu

Jon Martin-Etxebeste

Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien
Irene Sola

Jon Jimenez

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak