« Thrillerraren bidetik | Ispiluaren aurrean »
Izuaren osteko gogoeta / Susan Buck-Morss (Pello Agirre Sarasola) / Katakrak, 2019
Gogoeta globalagoak Peru Iparragirre / Berria, 2019-06-30
Susan Buck-Morss filosofo eta ideien historialari estatubatuarraren Izuaren osteko gogoeta. Islamismoa eta teoria kritikoa ezkerrean argitaratu du Katakrak argitaletxeak. Pello Agirre Sarasolak itzuli du saiakera bilduma, eta Garazi Arrula Ruizek egin dio hitzaurrea. Aipagarria da liburuak duen sarrera kopurua: egileak sakelako ediziorako egindako hitzaurrearekin lau. Liburuko gainerako edukia hainbat eratan kokatzeko balio dute testuok, eta ur hotzetan pixkanaka sartuz bezala abiatzen da liburua.
Liburuaren zati nagusia dator gero, liburuaren aurkezpen eta ondorio orokor gisa har daitekeen sarrera batekin hasten dena. Elkarrizketara (zentzu zabalean) deitzen duen liburua da Izuaren osteko gogoeta, eta badirudi liburu-objektua bera horren eredu bilakatu dela nolabait. Itzulpena ere liburuko gai nagusietako bat da: ideien itzulpena, ikuspuntu kritiko desberdinak harremanetan jartzen dituena. Horren erakusgarri dira saiakerok, ematen dituzten adibideengatik, baina baita erakusten duten asmo politikoarengatik ere. Liburuan tartekatzen diren irudiek, izenburuko islamismoarekin batera, Buck-Morssek gogoetagai hartutako artearen alorrera garamatzate ezinbestean. Elkarrizketa eta itzulpena ez da, noski, eremu akademikora murrizten. Kontzientzia horri jarraitzen dio liburuak: une honetan inoiz baino gehiago dagoela jokoan ideien historian. Mundu global immanentean bizi gara eta ez dago immanentzia horri ihes egiteko modurik: bere baitatik irauli behar da.
Saiakera hauen oinarrian, gertaera katalizatzaile gisa, 2001eko irailaren 11ko erasoa dago, eta haren ostean zabaldu zen munduaren aurrean Buck-Morssek sentitutako kezka politikoak, mugarik gabeko gerra horretaz, bere immanentzia erakutsi berri zuen mundu horretaz. Hamabost urte baino gehiago igaro dira liburu hau lehenbizikoz argitaratu zenetik, eta bitartean mundua aldatu baldin bada, 2000. hamarkadako garai hori muturrera eraman da, eta liburu honetakoak orduan bezain esanguratsuak dira.
Esan bezala, Islamaz ari da Buck-Morss, Islam politikoaz, diskurtso erlijiosotik bereizten duenaz, nahiz eta diskurtso politiko horrek, usu, eztabaida politikoan ere hizkera erlijiosoa erabiltzen duela gaineratu. Ohikoa da, mendebaldetik aurrerabidearen, historiaren eta pentsamenduaren ikuspegi kolonialista, eta, kasu honetan, orientalista batetik aztertzea mundua. Horri aurre egiten saiatzen da egilea, hainbat teoria eta teorialari kritiko islamista mendebaldekoekin harremanetan jarriz, eta islamismoa “modernitateari buruzko eztabaida bat” dela esanez, inondik inora monolitikoa ez dena, gainera.
Mundu globalizatu immanente batean ezker globalaren beharraz egiten du gogoeta, eurozentrismoarekiko kritikoa izango dena, mundua nolabait bere osotasunean hartu eta osotasun horretatik kritikatuko duena, ez eremu jakin batetik edo esparru itxi batean: dagoeneko ez dago esparru itxirik. Maila globalean pentsatu eta ekiteaz ari da, eta horretarako teoria kritikoa ere maila horretan artikulatu behar izateaz.
Itzulpen eta elkarrizketa lan interesgarria da, bere horretan erantzunak eman beharrean galdera adierazgarriak egiten dituena, eta bide batzuk erakusten dituena, izuaz harago gogoeta egin ahal izateko.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi