« Erresistitzea denean garaitza | Gogoeta globalagoak »
Berriro itzuliko balitz / Xabier Etxeberria / Elkar, 2018
Thrillerraren bidetik Javier Rojo / El Correo, 2019-06-29
Xabier Etxeberria generoko idazletzat har dezakegu, bere eleberri gehienak literatura beltzaren edo thrillerraren esparruan kokatzen diren aldetik. Eta ohitura horri jarraituta, “Berriro itzuliko balitz” izenburuko idazlan honek ere thrillerraren bideetatik jotzen du. Argumentuaren abiapuntuan Euskal Herriko jazz musikari bat, Karlos Jaso izenekoa, Danimarkako irla txiki batean topatzen dugu. Bere emaztea hangoa zen eta istripu batean hil berria delarik han geratu da protagonista alaba txikia zaintzen. Thrillerra denez gero, irakurleak badaki ezer ez dela dirudien bezalakoa, eta azalaren azpian arazoak daudela, itxurazko egoera orekatua hori besterik ez dela, itxurazko egoera alegia. Trama paralelo moduan, desagertutako alaba bilatzen duen emakumearen gorabeherak ere azaltzen zaizkigu, bi hari narratiboek nobelaren erdialdean-edo bat egiten dutelarik. Idazleak thrillerraren argumentua beste osagai batzuez janzten jakin du. Adibidez, Karlos Jasok irlako giroan egokitzeko dituen arazoak ere kontatzen dira nobelan zehar eta alde horretatik begiratuta kritika soziala ez da falta, itxuraz abegitsua baina funtsean arrazista den gizartearen gainean begirada jartzen baitu.
Nobela hauetan ohikoa denez, beraz, itxurazkoaren eta funtsezkoaren arteko gatazkak bideratzen du argumentuaren ibilbidea. Baina panpina errusiarrekin gertatzen den bezala, hemen ere azalaren azpian ezkutatzen den errealitateak beste errealitate batzuk ezkutatzen ditu, pertsonaien usteek, aurreiritziek eta irudikapenek huts egiten dutenean. Argumentuaz ez dut gehiagorik esango, mota honetako nobelek ezusteko bihurguneak baitituzte, irakurleak espero ez dituen bideetatik eramaten dutenak. Kontaketari dagokionez, Etxeberriak ezustekoak eta bidezidor korapilatsuak oso ondo kontrolatu ditu, irakurleak kontatzen zaionaren gaineko interesa inoiz ere galdu ez dezan.
Bestalde, txukun dago idatzita, eraginkorra dei litekeen idazkera baten bidez. Eta misterioarekin batera, erritmoa ere bikain kontrolatuta dagoela iruditu zait. Bere mugen barruan idazlan borobila da hau: izan ere, zer gehiago behar du honelako literatura gustuko duen irakurleak?
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez