kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Sofia Petrovna / Lidia Txukovskaia (Josu Zabaleta) / Katakrak, 2019

Anaia Nagusiaren hastapenetan Aiora Sampedro / Berria, 2019-04-28

Iraultza Sobietarra gauzatu zeneko mendeurrena ospatzen den urte honetan, Katakrak argitaletxeak liburu bat baino gehiago eman ditu argitara gaia aztertuz. Izenburu batzuk iraultzaren memoria osatzera bideratuagoak izan dira (biografiak, historiografia lanak…), eta beste batzuk, hemen iruzkintzeko dugun nobela, kasurako, etorkizunerako oinarri gisa prestatuak izan dira. Argitaletxeak editatzen dituen lanetan egin ohi duen moduan, Lidia Txukovskaia idazle errusiarrak idatzitako Sofia Petrovna liburuaren hasieran ere argitaratzaileen oharra txertatu dute hitzaurre modura, nobela euskarara itzultzearen zergatiak eta egilearen inguruko datu biografikoak azaltzeko. Hitzaurrean zehazten da, besteren artean, nobela ekartzearen arrazoia hau izan dela: literaturaren bidez Iraultza Sobietarraren ondoko Terrore Handiaren ikuspegi garaikidea ematen duela. Izan ere, editorialaren hitzetan “literaturatik aparte, mundua irauli nahi duen orori interesatu beharko litzaizkioke garaitu duten iraultzen osteko miseria eta ankerkeriak”.

Irakurketa amaitu ondoren, editorialak emandako arrazoiaz gain beste bat gehituko nioke nik: garai jakin batekiko une politikoari ez ezik, garaikidea zaigun munduarekiko esperientzia ulertzeko ere baliagarria zaigula. Inguruan antzemandako azken gorakada faxisten harira, sare sozialek haietatik kanpo geratzen den gizartearen inguruko irudi distortsionatua ematen dutela aipagai izaten ari da azken aldi honetan eremu birtuala sarri bisitatzen dutenen artean.

Halako zerbait uler daiteke irakurlea Sofia Petrovnaren oinetan jartzen denean: Txukovskaiak idazteko hartutako posizionamenduak eragiten du halako efektua; pertsonaia protagonistaren testigantzak norberaren gogo-nahien eta gauzatutako ekintzen arteko harremana azpimarratzen du. Kontakizun guztian zehar irakurleak antzeman dezake pertsonaiek testuinguru politikoan gertatzen denaz ohartzeko dituzten arazoak, norberaren konbentzimendu politikoak harlauza baten eran pisatzen dielako. Pertsonaiek ikusten dutenaren eta sinetsi nahi dutenaren arteko loturak nobelan zehar hartzen dituzten erabakietan eragiteko duen ahalmena nabaria da.

Zentzu horretan, kontakizunean botere politikoen eta herritarren arteko deserrotzea agertzen da. Argi ikusten dira buruzagi sobietarrek herritarren bizkar burututako gehiegikeriak, eta, bide horretatik, nobelak Orwellek 1984 eleberrian gauzatutako Anaia Nagusiaren kontakizuna gogorarazten du, baina kasu honetan narrazioa, estatuaren kontrolean bainoago, herritarren psikologian barneratzen da.

Kontua da editorialak berak hitzaurrean zehazten duela Txukovskaiaren beste hainbat nobela narrazio soilak izan direla, gertakarietan zentratutakoak, eta aipagai dugun lan hau ere ildo horretatik doan irudipena dut: kontakizun honetan, irakurleak ez du inolako analisi politikorik bilatuko, ezta bizitzaren zentzuaren inguruko gogoetarik sumatuko ere. Hala ere, pertsonaien nolabaiteko jokaera inozenteak ez du nobelak funtzionatzea galarazten; hain zuzen, ez dirudi idazlearen intentzioa testigantza eskaintzea baino harago doanik, eta, horretan, esperientzia propiotik idatziz asmatzen du egileak.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak