« Ipuinen magia | Poesia zertan den »
Xake mate / Alberto Ladron Arana / Elkar, 2002
Harritzen eta gatibatzen gaituen istorioa Mikel Asurmendi / Irunero, 2003-03
Ale honetara ekarri dugun idazlea orain bi urte ezaguna egin zen Irunen nahiz “Irunero”n. Irun Hiria Literatur saria irabazi zuen “Itzalaren baitan” eleberriarekin. Orain gutxi berriz, Alberto Ladron Arana idazle iruindarra ezagutzeko parada izan dugu. Oraingo honetan, I. Augustin Zubikarai nobela laburren sariaren karietara. Berau irabazi batzuen Xake Mate eleberriarekin.
“Itzalaren baitan” eleberria aipatu dut, eta berau hizpide izan nahi nuke hitz laburrean. Eleberri mardula da, ia 500 orrialde biltzen dituena. Eleberri magikotzat joa da, eta testu moderno batez paratua. “Itzalaren baitan” eleberriak Irun saria jaso zuenean, bere epaileek irudimena aberatsa eta ahapaldi egokiez idatzia zela azpimarratu zuten.
“Xake Mate” dugu bere bigarren eleberria, aurrenekoarekiko ezberdina. Honakoa hau gainera, nobela laburra da. II. Mundu Gerra ondorengo Alemanian kokatua. Eleberria eraikitzeko bi dira elementurik funtsezkoak: xakea eta heriotza. Xakea borroka da, gerra alegia. Gerra heriotza da. Bizirik jarraitzeko borroka egin behar da, alabaina.
Eleberria Xake jokoaren logika eta mugimenduen arabera eraikia da. Maximilian izeneko plaza batean kokatua, Alemanian dela jakinda ere, edozein hiri edo herrian egon litekeena. Plazaren bi aldetan —Xake jokoaren iradokigarri— elkarren aurka ohi diren jende-osteak ari dira. Horien artean, izenik gabeko protagonista ari da. Mutil gaztea, gerrak elbarri utzia, lotsatia eta uzkurra. Peoia, gerraren rolean.
Borroka eta gerra bizitzaren isla izanagatik, protagonista peoia izanagatik, ondorio bat erakusten digu eleberiak: “aurrera egin dezakegu baldin eta zure aukerak ongi baliatzen baditugu eta egoerari egokitzen asmatzen badugu”.
Eleberria baina ez da bizitzari buruzko irakaspen-dekalogoa. Ezta urrik ere. Liburua literatur emaitza polita da, eleberri gisa paratua, tempoa egokiro harilkatzen lortzen duena. Eleberri batek behar dituen dohainak biltzen ditu. Bat aipatzearren: irakurlea harritzen daki. Hots, irakurleok espero ez duguna gertatzen da, eta horregatik harritzen eta gatibatzen gaitu.
Gure literatur plazara etorri berri den idazle bat, ongi egokitua alajaina!
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez