kritiken hemeroteka

8.439 kritika

« | »

Gerrak ez du emakume aurpegirik / Svetlana Aleksievitx (Iker Sancho) / Elkar, 2017

Oso gogorra, baina beharrezkoa Amaia Alvarez Uria / Argia, 2018-11-18

Svetlana Aleksievitx kazetari bielorrusiarraren lana Iker Santxok itzuli eta Elkarrek argitaratu zuen iaz. 2015ean Nobel Saria lortu zuen egileak. Ia milioi bat emakume sobietarrek parte hartu zuten II. Mundu Gerran, 1941etik 1945era, eta haien ahotsak, haien gerrarekiko bizipenak jaso ditu orriotan.

100 bizitza historia 300 orrialdeko erreportajean dugu. Gerra horren memoria pelikula estatubatuarretan eta eleberri europarretan ezagutu ditugu nagusiki, protagonistak gizonezkoak, juduen eta alemaniarren ingurukoak. Oraingoan aldiz, Sobietar Batasuneko emakume soldaduak dira protagonista.

Izugarrikeria sorta bat topatuko dugu liburu honetan, baita pasarte hunkigarriak ere. Lehen atalean emakumeen gerraren historia idatzi izan nahi duela dio, “ezkutuan geratu den mundu oso bat ezagutzera emateko”. Bere asmoa gerran dagoen gizakiari buruz idaztea izan da, sentimenduez eta arimari buruz, ez ideia handiei buruz.

Hurrengo 16 ataletan titularrek aurkeztuko dizkigute mintzagaiak: memoria, gizon-emakumeen artekoak, gerrako eta gerratik kanpoko ni-ak, gerra bera eta gerra ostea. Zer da gerra bat bizitzea? Historia hau ere kontatu behar da, ikuspegi desberdinetatik begiratuz. Izan ere, aurreko belaunaldien bizitza nolakoa zen ezagutzeko oso lan baliagarria da.

Gizon eta emakumeen artekoak maiz agertzen dira. Edertasuna, goxotasuna eta zaintza “femeninoak” faltan sumatzen dituzte batzuek zein besteek frontean. Elkarri neba-arreba deitzen zioten eta emakume soldaduek gizonen bizitza egin zutela adierazten dute.

Gerran bizirauteko erdi-gizaki erdi-animalia izan behar duzula diote eta beste logika batekin pentsatzen duzula. Dena beltza eta gorria zen, zikina eta odola. Neguko hotza eta hezur hautsien hotsa. Hala ere, bizitzan funtsezkoa dena deskubritu ei da bertan. Irribarreak, zigarroak, elkarrizketak.

Hildakoen artean bizitzen ohitu zirenerako “garaipena” heldu zen eta bizitzaren beldur izaten hasi ziren. “Herriaren etsai” bihurtu ziren batzuk eta gaixotasunak agertzen hasi ziren. Gizonek emakumeak bertan behera utzi zituzten. Ez zituzten aintzat hartu 40 urte pasatu arte.

Liburua oso gogorra da, baina beharrezkoa. Gertatu zena ez ahazteko. Idealak desmitifikatzeko. Emakumeak ikusgarri egiteko. Jendeak egoera lazgarrietara egokitzeko moduez gogoetatzeko.

Azken kritikak

Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena

Asier Urkiza

Pleibak
Miren Amuriza

Nagore Fernandez

Euskaldun fededun
Pruden Gartzia

Jon Jimenez

Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi

Ibon Egaña

Amok
Stefan Zweig

Paloma Rodriguez-Miñambres

Hetero
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Itzulpena-Traducción
Angel Erro

Anjel Lertxundi

Detaile xume bat
Adania Xibli

Amaia Alvarez Uria

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Paloma Rodriguez-Miñambres

Bar Gloria
Nerea Ibarzabal Salegi

Mikel Asurmendi

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Jon Jimenez

Lurpeko ezkutuan idatziak
Fiodor Dostoievski

Asier Urkiza

Gailur ekaiztsuak
Emily Brontë

Aritz Galarraga

Pleibak
Miren Amuriza

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

Hedabideak