« Izadiaren eta gizadiaren sinbiosi dekadentea | Maitasun, gorroto, mendeku istorio »
Pleibak / Miren Amuriza / Susa, 2024
Lagunak ginen, baina… Joxe Aldasoro / Deia, 2025-01-11
Pleibak (Susa, 2024) da Miren Amuriza Plaza (Berriz, Bizkaia, 1990) bertsolari eta idazlearen bigarren eleberria. Literaturan, narratiba eta haur eta gazte literatura landu ditu batik bat. Basa (Elkar, 2019) izan zen bere lehen eleberria, Igartza bekaren bitartez publikatua. Hainbat hedabidetan kolaboratu izan du.
Jonek Pollyrekiko sentitzen duen herrak gidatzen du eleberria. Haurtzaroan hasitako laguntasunak, nerabezaroan nola edo hala aurrera egin eta gaztaroan hondoratuko dena. Jonek ez daki zergatik zehazki eta Pollyren jarrerak ez dio erantzunak bilatzen laguntzen. Bi pertsona, bi bide, bakoitzak berea hautatu du eta bietako inor ez da ausartzen bestearekiko sentimenduak biluzten, aurpegiratzen. Ez da egoten harreman erabat orekatua, oreka apurtzen denean ezin dira ardurak, erruak ehuneko berrogeita hamarrean banatu, are gutxiago auziaren parte baldin bazara. Jonek erakusten du autokritikarako gaitasun eta ausardia, Pollyk, ez dakigu. Pollyri zuzendutako eskutitza balitz edo aurrean duela gainkargatzen dion bakarrizketa delako eleberria. Inor ez da inpartziala, eta beti dugu probaren karga aurrean dugunaren bizkarrean botatzeko joera. Jonek ere bai, noski, mundu honetakoa baita.
Bizimodu azkarra daramate bi protagonistek. Jonek batez ere. Ez du lekurik aurkitu, agian, egin ez diotelako. Auto errukitik ezer gutxi hala ere. Arazoak familian, ikastolan eta lagunartean. Denen eta denen kontra joateko sena, une oro edozein arau apurtzeaz harro, edo agian apurtzea bera helburu. Baserrietako giroa eta paisaia urbanoak nahasten zaizkigu, Euskal Herrikoak eta Afrikakoak ere bai. Mundua txikia bada, are txikiagoa gaztetan. Txokolate bila egindako bidaiak, institutuko balentriak, zailtasunak eta zigorrak, politikak eta maitasunak, drogak eta istripuak. Elkarrekin bizitako asko eta orain kalean elkar ezin agurtu. Koldarkeria. Lotsa. Auzo-lotsa. Nire laguna zen baina. Baina suntsitzailea beti tartean.
Bizia idazleak erabiltzen duen hizkera, aberatsa. Aberatsegia, agian, sinesgarritasunaren kaltetan, iruditzen baitzait kaleko elkarrizketa-hizketa ez dela etenik gabeko metafora, irudiak bata bestearekin lotura jarraitua. Hizkuntzaren ezagutza erakusten da hala ere. Esanda geratzen da atentzioa eman didan ahozkotasunari lotutako estiloarena. Abiadura eta erritmo bizia eransten dio lanari, esaldi bat eta kapitulu bat bestearen atzetik irakurtzeko tranpolina balitz bezala funtzionatu dit.
Puntu ahula protagonisten haustura edo dakarren gertakaria da, nire uste apalean. Detailerik ezin eman, baina, entitate garrantzi gutxikoa iruditzen zait. Ez da epika handien garaia, egia da, laguntasuna askotan txikikeriengatik apurtzen da, egia baita ere, baina merezi zuen beste zerbait eleberriaren bukaerak, goi-goian bukatzeko. Bestalde, euskal literaturan ohikoa bihurtzen ari den tratamendua hainbat pertsonaia eta egoerak deskribatzeko orduan. Ez dago heroirik, ados, itxurakeria egon da eta egongo da, ados, baina ez dakit noiz ikusiko dudan, pelikula batean, edo irakurriko dudan, borrokara lotu den pertsona normala, kaka ipurditik egingo duena, lagun normala, eta ez gezurtia, bere burua martiritzat ez baizik normatibotzat hartzen duena, makarrismoaren klitxeetatik aparte marraztua, idatzia edo filmatua, berdin dit. Ez da egon halakorik gure herrian? Dena itxurakeria izan da? Protagonismokeria?
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi