« Gizakiaren osinak | Jendeon esangura literaturaren bide bihurgunetsuetan ernatzen baita »
Euri gorriaren azpian / Asier Serrano / Erein, 2024
Hiria, paradisua, itzulerak eta memoria Jon Jimenez / Gara, 2025-01-12
Barne-bidaia sakon eta sentikor batean murgilduko gaitu Asier Serrano Lasa (Eibar, 1975) idazle eta musikariaren “Euri gorriaren azpian” (Erein, 2024) azken eleberriak. Idazle izandako emakume baten urratsen gibeletik eginen dugu bidaia. Mende laurdena igaro da jada estatu kolpea hirira heldu zenetik eta egun horretan bertan ezagutu zuen protagonistak orain hilzorian den eta enkargu literarioa egin dion gizon antzezlea. Zazpi urteko diktadura eta hemezortzi urteko ustezko demokrazia tartean, hitzemate horrek bultzaturik, jada ezezaguna zaion hiria zapalduko du berriz. Landa-eremuan limoiondo baten abaroan erretiratua bizi ondoren, edozein hiri izan daitekeen dekoratu hartarako itzulerak iraganaren zauriak irekiko dizkio berriz, bere barne mundua eta inguruko errealitate soziopolitiko oinazetsua azaleratuz eta, bide batez, memoriaren eta orainaren arteko tentsioan sakonduz.
Irudi lirikoz eta onirikoz gainezka egiten duen kontakizuna zaila da genero batean sailkatzen: eleberri beltza bada, road movie bat ere zatiren batean, antzerki atalak ditu eta xehetasunetan aberatsa den estiloak poesiara hurbiltzen gaitu etengabe. Metaliteratura ere bada, apika. Hala, ongi astalkaturik dira gogoeta pertsonalak eta politikoak. Ezin hobeki islatzen du idazmoldea eta edukia honako pasarteak: “Euriaren sinfonia urbanoari gehituko zaion lelotik urrundu da emakumea. Ez da berdina ‘lapurra, polizia’ oihukatzea, edo ‘polizia lapurra’ oihukatzea. Zoriak jarri zaituen ezlekuetara ez egokitzea izan da beti emakumearen bizirauteko legea”.
Kristautasunaren printzak ere badira. Hamar Aginduek gidatuko gaituzte atal gehienetan zehar eta, Adane hamaika izen dituen protagonista eta bigarren mailako antzezle den Eve tarteko, Genesia eta Apokalipsia ere azalduko zaizkigu, paradisuaren, erorketaren eta bekatuaren artean. Iragan loriatsuaren ostean dator sagar-jatea eta ondoren etorri behar lukeen geroaldi hobearen zantzurik azaltzen zaigu orainaren erpin mingotsen tartean. Horretan lagunduko dute, adibidez, Biharamuneko Ilusionisten Klubak edota Evek ahantzi duen gorila-maskara laidoztagarriak.
Istorioaren amaierara iristeko grina beteaz mantentzen gaitu kontakizun kiribilduak orrioro, ondo ezkutatuz erran ezin direnak eta emeki-emeki erakutsiz guretzat gorderik dituenak. “Jendea, arriskurik gabe, bere fikzioa baino are bizitza miserableagoa den errealitatea gertutik bizitzeko joaten da antzerkira”. Ziur aski literaturara, umezurtz zauritu baten eta desertore desohoratu baten istoriora, ere hala hurbiltzen ahal gara.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi