« Pasadizoan egon | Sagarra manzana »
Detaile xume bat / Adania Xibli (Aitor Blanco Leoz) / Igela, 2024
‘Check point’-etatik harago Amaia Alvarez Uria / Argia, 2025-01-19
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen ditu, Mendebaldean albistegietan telesail bat bailitzan pantailetan afalosteko kapitulua ikusten dugun bitartean. Horregatik da hain garrantzitsua beste modu batzuen bidez errealitatearen gordina azaleratzea, genozidioa, inpunitatea eta geopolitikaz kontziente izateko, besterik ezean. Horretarako aproposa izan daiteke, besteak beste, 2017ko Adania Shibliren Detaile xume bat. Aitor Blancoren itzulpenarekin argitaratu berri du Igela argitaletxeak. Literaturak errealitatetik jaso eta literaturak errealitateari ematen diolako.
Bi zati ditu nobela labur honek. Lehenean 1949an Palestinako hegoaldea kolonizatzen ari diren kanpamentu bateko ofizial israeldar batez ari da narratzailea. Espedizio batean neska beduino bat aurkituko dute eta preso hartu, bortxatu eta hil egingo dute. Bigarren zatiko protagonista emakume gazte bat da. 25 urte bete dituen egunean, prentsan neska hari buruzko artikulua irakurriko du eta kuriositatea piztuko zaio. Bidaia bat egingo du informazio gehiago lortzeko.
Lehen zatian estiloa deskriptiboa da, gertaerak kontatzen ditu, hirugarren pertsona darabil distantzia bermatzeko. Bigarren zatian ordea, lehen pertsonatik hitz egiten digu narratzaileak, bidaian zehar sentitutako emozioen berri emanez. Armiarmak agertzen dira, beldurraren akuilu. Txakurraren zaunka da erresistentzia oihu bakarra. Eguzkiaren bero erreak eta bonbardaketen ondorengo hautsak zamatuko ditu pertsonaiak.
“Hemengo egoera aspaldi-aspalditik izan da horrelakoa; hain aspalditik, ezen gaur egun jende gutxi gelditzen baita hau guztia baino lehenagoko bizimoduaren detaile txikiez oroitzen dena”. 50 urte pasa dira bigarren kontaketatik hona eta egoera ez da onerako aldatu Palestinan. Hiru belaunaldik pairatu dute okupazioa eta gerra gaur arte, jaioberriak hotzez hiltzen ari dira, haurrek gosea pasatzen dute eta UN, Press edo Ambulance ibilgailuak ere zartatzen dituzte.
Kolonizazio egoeran bizitzea zer den hurbilagotik ezagutzeko aukera dugu orriotan, desertuaren eta itsasoaren arteko road movie-an kontalariarekin txikle bat konpartitzeko.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro