kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Amok / Stefan Zweig (Aiora Jaka) / Igela, 2024

Maite-suak Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2025-01-25

Stefan Zweigen biografia eta, bereziki, heriotza, ezaguna da literatura gogoko duen ororentzat. Idazle austriarraren obran elkartzen dira autoexigentzia, pentsamendu humanista eta lehenaldiarekiko mirespen edo nostalgia antzekoa.

Aiora Jakak Zweigen Amok eleberri laburra itzuli du Igela argitaletxearentzat. Jatorri malaysiarra duen izenburuak nahasmendu bati ematen dio izena: amorrua, asaldura psikomotorra eta hilketa-bulkadak adierazteko balio du. Izan ere, Zweigek nobela idatzi zuenean, 1922an, psikearen garrantzia mende-aldaketa markatu zuen ezaugarria bilakatzen ari zen.

Protagonista ekialde kolonietako medikua da eta abortatzeko laguntza eskatzen dion andre misteriotsu bat ezagutzen du. Desiratu egiten du; emakumeak, ez. Alabaina, gero eta gehiago obsesionatuko da harekin. Kontaktu fisikorik gabeko grina horrek sublimazio-eromen prozesu batean murgiltzea eragingo dio, hori bere galbidea izango delarik. Pasioa berataz modu itsu eta irrazionalean jabetzen delako infernuetara jaitsiko da. Grina bortitz eta geldiezin horren ondorioz izaki patetiko bihurtuko da besteen aurrean, marra gorriak zeharkatuz bere identitatea desagertu arte andrearen sekretua babestearren.

Zweigen obran behin baino gehiagotan ageri den gaia dugu hemen: gizonak emakume batekin maitasuna/obsesioa garatzen du, baina sentimendua ez da elkarrekikoa edo, hala bada, porrotera kondenatua.

Zweigi andre protagonista hotza izatea leporatu izan zaio, gizonak ia nahi gabe —hoztasunetik edo, are gehiago, krudelkeriatik— limurtzen dituelako. Interesgarriena, hala ere, egileak nola kontatzen duen da: giza izaera tragikoa dugu, oinazegarria, emozioen zamak itota.

Azkenik, Jakak liburu originalaren intentsitatea, deskribapenen maisutasuna eta haren prosaren kalitatea oso ongi euskaratu dituela azpimarratu behar da.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak