« Maite-suak | Euskaldun eta fededun bai, baina zergatik? »
Ezer ez dago utzi nuen lekuan / Itziar Otegi / Elkar, 2024
Niaren mugetan Ibon Egaña / Deia, 2025-01-25
Ipuin liburu eta eleberri gogoangarri zenbaiten itzultzaile gisa genuen ezagun batez ere Itziar Otegiren izena. Euskaraz irakur daitekeen ipuin bilduma ederrenetakotzat daukat Flannery O’Connorren Ez da erraza gizon on bat aurkitzea, eta itzultzailearen lan apartak badu horretan meriturik. Ipuingile gisa estreinatu da orain, iazko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazitako Ezer ez dago utzi nuen lekuan narrazio sortarekin.
Otegiren liburua osatzen duten sei narrazioak irakurrita, berriro datorkit burura ipuinak genero gisa nolako aukerak eskaintzen dituen niaren eta nortasunaren mugak esploratzeko, akaso beste genero narratibo batzuek baino modu are nabarmenagoan. Ez da hau ipuin bilduma tematikoa, baina badago niaren mugen inguruko kezka bat narrazio askok partekatzen dutena; eta beren diferentzian ipuinei komuna zaien ardura horrek ematen dio bildumari, besteak beste, sendotasuna. Zer gertatzen zaio niari izan zitekeen eta izan ez den beste bat parez pare jartzen zaionean ispiluan? Zenbateraino da sendoa nia beste batek gure lekua hartu eta gure izatearen mugak difuminatzen hasten direnean, edo beste baten bizitza bizitzen hasten garenean? Noiz arte gara gu neuronek espero gabeko bideak hartzen dituztenean? Halako galderekin jartzen gaituzte parez pare Otegiren narrazioek.
Niri ez zait gertatuko izenburua darama lehen ipuinak, guztietan laburrenak. Eta baieztapenak ezinbestean dakarren galdera da liburuko beste auzi garrantzitsuetako bat: egiaz saihestu ote dezakegu patua? Noraino dago gure esku gertatzen zaiguna eta gure bizitza? Espazio eta ingurune jakin eta ongi definituetan kokatu ditu idazleak bere pertsonaiak, eta hain zuzen girotze hori iruditu zait liburuaren alderdi lortuenetakoa. Ingurune jakin batean sortzeak, eman dezagun, aita arrantzale baten seme izateak, edo belaunalditan zehar Bidasoa ibaiari lotutako familia batean jaiotzeak noraino hertsatzen gaituen galdetzen dute liburuko kontakizun zenbaitek. Herritik urrun abiatzen diren pertsonaiek, berriz, dela Suitzara, dela Mediterraneora, deserrotzeari egiten diote aurre, nia nola desegin daitekeen galdearazten digute.
Horietako ipuin batek, Ez nazazu konta inori izenekoak, Genevako enpresa erraldoi batean lanean diharduen pertsonaia bat du protagonista; alokatu duen etxean bere aurretik bizi izandako maizterraren objektuek apurka haren bizitza bizitzera daramatena, bere izatea desitxuratzeraino. Jarraian datorren ipuinak, aldiz, istorio beraren beste aldaera bat eskaintzen digu, diptiko gisako joko literario interesgarri bat proposatuz. Agian, hor sumatzen dugu Otegi itzultzailearen eskua, bertsioekin jolasean ari dena, testuaren mugekin olgetan, istorio baten bi aldaera parez pare jartzen dizkigunean. Testu literarioaren kontzientzia handia duen narratzailea sumatzen dugu, edonola ere, ipuin guztietan: ipuinak eskatutako denbora eta perspektiba narratiboa konbinatzen ditu, genero epistolarrari keinua egiten dio posta elektroniko kateaz osatutako ipuinean, bakarrizketa librea edo poema zatiak tartekatzen ditu, ibaia lehen pertsonan mintzarazten du (Irene Solaren oihartzun urrun bat ekarri digun pasartean…). Estridentzia eta erakuskeriarik gabe sartzen ditu, dena den, Otegik halako testu molde anitzak, eta zaratarik gabe txertatzen ditu keinu metaliterario txikiak. Orobat, ahotsik altxatu gabe, estilo dotore eta zainduz, patxadaz, landutako prosa ederrarekin egiten dute aurrera ipuinok. Eta eskertu egin dut ipuinek duten sosegua, emari handiko ibaiek batzuetan izaten duten baretasun gisakoa, haatik sakonera eta indarra falta ez dituena.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez