« Udazkeneko kolorea | Pounden poesia »
Mari-mutil handi baten bluesa / Leslie Feinberg (Fermin Zabaltza) / Katakrak, 2018
Ezagutzeko eta ekiteko Amaia Alvarez Uria / Argia, 2018-09-09
Leslie Feinbergen Stone butch blues (1993) aurtengo maiatzetik dugu eskuragarri euskaraz Fermin Zabaltza itzultzaileari eta Katakrak argitaletxeari esker Mari-mutil handi baten bluesa titulupean. Jess Golberg fikziozko pertsonaiaren bizitza da liburu honetan deskubrituko duguna. Lesbiana (stone) butch edo mari-mutil (handi)a izandakoak lesbiana trans edo emazte-gizon izanez bere gorputzean etxean sentitzea lortuko du.
Stone butch (edo mari-mutil handia) definitzeko J. Halberstam-en Female masculinity (1998) liburuan hurrengoa topatu dugu: sexu eta genero sistema binarioak kolokan jartzen dituen genero queer bat da (maskulinitate femeninoaren adierazpena eta subjektibitate transgeneroaren arteko gorputz lesbianoa; inposatutako feminitate anatomikoaren ukoa egiten duena bere maitaleei sexualki ukitzerik ez utziz).
1970eko feminista lesbianoek 1950eko eta 1960ko hamarkadetako butch-femme rolak arbuiatu zituzten heteropatriarkatuaren kopia zirelakoan. Hortaz, maskulinitate femeninoa lesbianen komunitatean debekatzeak butch batzuk lesbiana izaerarekin ez identifikatzera eraman eta transgenero kategoriara hurbil ditzake. Bidegurutze horretan topatzen dugu Jess. Itxura gogorra duen kide atsegina da. Mari-mutil izateko modu asko daudela esaten du, eta bera ez emakume eta ez gizon dela, mugak eta binarismoak gaindituz.
Kanta tristea da bertan duguna (bluesa): lesbiana maskulinoen bizipen latzak eta zenbait zapalketa eta borrokaren testigantza (hainbat intersekzionalitate izango dugu pertsonaietan). Ingurukoengandik biolentzia eta jazarpena jasango ditu, lesbofobia eta transfobia batez ere, eta desberdin/konplexu sentitzearen ondoriozko beldurra eta lotsa.
Askapen mugimendu batzuen hastapenak ezagutuko ditugu (Stonewall-en ingurukoak eta lehen sindikatuak AEBetan). Eta komunitatearen eta elkarlanaren beharra azpimarratuko ditu, bai LGTBQ mugimenduan, bai langileen borrokan.
Zapalketen aurkako nobela dela esan zuen 2003an (lesbianak, transak, langileak, beltzak, prostitutak dira pertsonaia nagusiak). Eta euskarazko bertsioaren hasieran hurrengoa dio: “Zapalkuntza, erresistentzia eta harrotasuna bizi duen norbaiten ahotsa da”. Oso liburu gomendagarria ezagutzeko eta ekiteko gogoa pizteko.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez