« Bihotz handiegia | Ezagutzeko eta ekiteko »
Maitatu zure egunak / Pako Aristi / Erein, 2018
Udazkeneko kolorea Javier Rojo / El Correo, 2018-09-08
Azken urte hauetan ematen du Pako Aristi eroso sentitzen dela poesia idazten. Halaxe ondorioztatu daiteke bere azken emaitzak ikusita. Bestalde, aspaldian alde batera utzita dauzka bere garaian hain ezagun egin zuten probokatzeko asmoak. Helduaroak mundua lasaitasunez ikustera eraman du, bizitza bere aurrean nola pasatzen den talaia batetik begira egongo balitz bezala. Ikuspuntu eta tonu hauek nabarmenak dira argitara eman duen azken poema liburuan, “Maitatu zure egunak” izenburua daukan idazlan honetan. Poeta helduaro betean dago, eta horrek ematen dio mundua eta bizitza ikusteko perspektiba. Gaztaroko lehiek neurri handian galdu dute zentzua bizitzaren puntu horretara helduta, eta haien gainetik ikuspegi sosegatua gailentzen da. Eta ikuspegi lasai horrek erakusten du bizitzan benetan inporta duten gauzak askotan txikienak eta gutxien; nabarmentzen direnak direla.
Poemak udazkeneko koloreaz idatzita daudela esan daiteke, melankoliaz zipriztinduta. Izan ere, denbora igaro da, eta igarotzearekin batera orainean iltzatzen du begirada: orain eta hemen egoteak, momentuon egiten denak, du balio, etorkizunerako asmoak alferrikakoak diren heinean. Hau guztia islatzeko, naturalezaren presentzia ezinbesteko osagaia da poema hauetan, bere erritmoen bidez bizitza azaltzeko ahalmena baitu. Eta naturalezaren elementuen artean itsasoak ematen du toki hautatua duela, iradokitzaile eta bortitz, hau guztia adierazteko. Pako Aristiren poemetan, beraz, naturalezaren deskripzioa topatzen dugu, baina ez da deskripzio soilean geratzen, alegorizatuta agertzen zaigu-eta. Deskripzio hauek egiteko batzuetan eredu tradizionalak gogorarazten dituen metrika erabiltzen du, baina oso era sotilean, metrika tradizionalaren aztarna xume batzuk besterik ez baitugu aurkitzen orrialde hauetan.
Poeta helduarora heldu da, eta bere esperientzia zabaldu nahi duenez, noizean behin tonu profetikoa ere topa dezakegu, bidea erakusten duen gidaria izango balitz bezala. Egia ulertu du, egia hau letra larriz idazten den horietakoa ez bada ere. Izan ere, bizitza modernoak benetan inporta duena estaltzen duen harrabots handiegia ateratzen du askotan.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez