kritiken hemeroteka

8.573 kritika

« | »

Gailur ekaiztsuak / Emily Bronte (Irene Aldasoro) / Erein-Igela, 2017

Bronteren ekaitzak Joannes Jauregi / Berria, 2018-01-14

Tradizioak maitasun istorio gisa saldu digun arren, uste dut Gailur Ekaiztsuak nobela ezin dugula, gaur egun behintzat, amodiozko istoriotzat hartu. Euskarazko edizioaren kontrazalean, ero, galgarri eta menderaezin adjektiboekin deskribatzen zaigu; Wordsworth etxearen ingelesezko edizioan, berriz, basati, pasiozko eta ia deabruzko ditugu. Izan ere, menderakuntza istorio bat dugu esku artean; menderakuntza bortitz eta maskulinoa, eta biluzia, gainera, maitasun erromantikoaren ohiko maskara goxoan ezkutatu gabea. Inon amodio aztarnarik bada, berehala nagusitzen zaizkio gizonezkoren baten herra eta bortizkeria; eta, horien guztien erdian, Heathcliff pertsonaia deabruzkoa dugu, zeinak gehiago baitu bilau mendekatzailetik maitale heroikotik baino. Hala, Heathcliffen gaztaroko sufrikarioen mendekuak oso-osorik irensten du beraren eta Catherineren arteko maitasun istorioa, eta guztiz ahitzen.

Muturrera eramandako sentimendu eta grinen anabasa horretan, badugu beste plano garrantzitsu bat, pertsonaiez eta argumentuaz gain, zeina gabe nekez uler baitaiteke kontakizunak hartzen duen karga lirikoa: paisaia. Istorioa Yorkshire aldean gertatzen da, landako eremu isolatu batean, eta paisaia horren deskribapen xehe bezain ederrek berebiziko garrantzia dute kontakizun osoan. Deskribapen horietan, pertsonaien eta istorioaren lorratzak suma daitezke naturan, kasik paisaia bera ere pertsonaia bat balitz bezala. Horregatik, paisaiaren laztasunak ere taxutzen ditu, ederki taxutu ere, nobelako pertsonaia gehientsuenak. Hala, hein batean behintzat, paisaia beste pertsonaia bat dela esan dezakegu, eta baita pertsonaiak naturako elementuen antzera daudela taxutuak: baditugu trumoi burrunbatsuak, belar-izpi trinko eta isilak, eta, batez ere, Gailur Ekaiztsuak etengabe zafratzen dituzten haize bolada bortitz eta apetatsuak.

Baina nobela hau inondik ere ez da lirismo erromantiko hutsa; izan ere, Brontek literatur teknika ezin landuagoa du, tamalez nobela bakarra duen Gailur Ekaiztsuak honetan. Nobelak abiapuntu xumea du, baina, istorioak aurrera egin ahala, argumentua eta narratzaileen konplexutasuna aberastuz doaz. Izan ere, nobelako narratzaile nagusia den Lockwood pertsonaiari kontatu egiten diote Heathcliff eta Catherinen istorioa. Nellyk kontatzen dio, zeina neskame baitzen istorio hori gertatu zen etxean, eta, ondorioz, istorio nagusiaren lekuko izan zen. Bi narratzaile geruza ditugu, hortaz, nobelaren zatirik handienean, eta ezin hobeto zainduak daude narratzaile bakoitzaren ahots eta ikuspuntuak. Nellyk ez digu, zuzenean behintzat, berak entzun edo ikusi gabeko ezer kontatzen; horretarako, Brontek beste pertsonaien eskutitzak edo zeharkako kontakizunak txertatzen ditu haren kontakizunean, maisuki txertatu ere. Narratzaileak bata bestearen segidan biderkatzen zaizkigu, eta ezin txukunago tolesten, Bronteren narrazio ezinago zainduan.

Labur batean itzulpenaz aritzea zilegi bada, derrigor esan behar da Aldasororen testuak ederki eusten diola Bronterenari; eta hori ez da meritu makala. Euskaraz eduki beharreko liburua da, esan ohi den bezala; baina Gailur Ekaiztsuak hau, euskaraz eduki ez ezik, euskaraz irakurtzekoa ere bada.

Azken kritikak

Lakioa
Josu Goikoetxea

Irati Majuelo

Poesia guztia
Safo

Aritz Galarraga

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Maddi Galdos Areta

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Hasier Rekondo

Akabo
Laura Mintegi

Jon Jimenez

Akabo
Laura Mintegi

Asier Urkiza

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya

Nagore Fernandez

Beste zerbait
Danele Sarriugarte

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Kuntzak eta kerak
Sara Uribe-Etxeberria

Jon Martin-Etxebeste

Hitzetik ortzira
Ana Urkiza

Mikel Asurmendi

Askatasun haizea
Javier Buces

Irati Majuelo

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Ibon Egaña

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Aiora Sampedro

Meditazioak
John Donne

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

Hedabideak