kritiken hemeroteka

8.546 kritika

« | »

Maitalea / Marguerite Duras (Mikel Garmendia) / Ibaizabal, 1996

Ikastaldi baten kontaketa Aritz Galarraga / Argia, 2017-06-18

Oso maite duzun idazle batek esaten du benetan idaztea gustatuko litzaiokeen liburu bat dela ixa, eta zer egingo diozu, bada, ez bada ixa liburu hori irakurri berehala, are ixa liburu hori literatura unibertsalaren klasikoetarik bada —eta puntu honetara iritsita, lotsaemangarria ere gerta daiteke literatura unibertsalaren klasiko hori orain artean irakurri ez izana publikoki aitortzea—. Lagun artean gaude, ordea, eta lotsarako tarterik ez da —bide batez, ze gutxi hitz egiten den hedabideetan gero eta gehiago, gero eta hobekiago euskarara itzultzen den literatura unibertsalaz, ezta?—. Nire deskarguan esango dut gainera, pelikula bai, pelikula bere garaian ikusi nuela —interes intelektual hutsagatik, noski—. Ondorioa: a zer aldea, pelikula eta liburuaren artean; liburuaren alde, bistan da.

Pelikula zentratzen baita nobelaren aspektu bat eta bakarrean: Vietnamen, 1930eko hamarkadako kolonialismo frantziarraren menpe, neskato zuri nerabe baten eta amorante txinatar helduago eta aberatsago baten arteko amodiozko harremanean, eta harreman horrek askatzen duen erotismoan —ez ahaztu pelikula ikustearen interes intelektual hutsa—. Baiki, eleberriaren gaietako bat da erotismo hori, zehatzago, desioa bera —“desioa da kontua, baieztatze-desioa, liberazio-desioa, bere osoan ezagutu nahi du bizia, porrota barne”—. Baina interes intelektual hutsagatik soilik justifika daiteke pelikula aspektu horretara mugatu izana. Ezen, bestela, eleberria askoz ere aberatsagoa, askoz ere konplexuagoa, askoz eta betegarriagoa baita. Erotismoa, desioa, sexuan hastea, sexuan haste inozo bezain perbertitua. Harreman hori, hamabost urteko neskaren eta merkatari txinatar gaztearen artekoa, berandu gabe debeku sozial eta eskandalu publiko bihurtzen dena. Jendearekiko harremana, orobat, adiskideekiko, nebekiko, batez ere amarekiko harremana: “Nire haurtzaroari buruzko kontakizunetan (…) esango nuke gure amarengana sentitzen genuen maitasunaz aritu naizela, baina ez dakit harengana orobat sentitzen genuen gorrotoaz aritu naizen, edota elkarrengana sentitzen genuen maitasunaz eta gorrotoaz”. Azken finean: “Ikastaldi baten kontaketa dugu, zalantzarik gabe, emakume izaten hasten den emakume batena”.

Rosa de Diegoren hitzaurretik, berriz: “Maitalea, 1984an Goncourt saria irabazi zuena, mugarri dugu Marguerite Durasen idazkuntzan, bai izan zuen arrakastagatik, baita bere literatur bilakabidean idazkera autobiografikoaren bidea ere abiatu zelako”. Oso maite duzun idazlearen literaturarekin batere zerikusirik ez duena —eta akaso horregatik gustatuko litzaioke benetan idaztea, ezin idatzi izango duelako sekula—, baina irakurketa-maila bat baino gehiago eskaintzen duelako —ados, interes intelektual hutsagatik ere bai— irakurtzea merezi duena.

Azken kritikak

Poesia guztia
Safo

Mikel Asurmendi

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre

Jon Jimenez

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak