« Bitakora kaiera | Azken patriarka »
Poesia / Patti Smith (Jose Mari Segurola) / Artium/Bassarai, 2008
Bob eta Arthur Jose Luis Padron / Bilbao, 2017-02
Poesia intimista egiteko gai den emakumea, erromantizismo tragikoarekin urratutakoa eta, era berean, hamaika alorretan konpromiso politiko sendoa erakutsi duena. Patti Smith, hala ere, ez da politikoa, ez dauka politikaz ezagutza handirik, bere politika erraza da: askatasuna eta maitasuna.
Dylanek oso abesti eraginkorrak idatzi zituen, giza eskubideen defentsan ari zirenei laguntzeko. Smithek bere ekarpena egin du ere. Baina artistek ez dute hau guztia aldatzea lortu. Mundua eraldatuko duten pertsonak aldatzen dituzte. Kanta batek ezin du, poema batek ezin du. Jendea da mundua aldatzen duena. Artista batek jendearen erreakzionatzeko txinparta piztu behar du, hori da egin dezakeena. Mundua eraldatuko duten pertsonak aldatu.
Patti Smithena, Francoren heriotzaren ondoren, Espainian jo zuen lehen rock taldeetakoa izan zen, 1976an Badalonan. Askatasun kolektiboaren aldeko ospakizuna izan zen gehiago, kontzertua baino. Arthur Rimbaud poetaren urtebetetze egunean izan zen.
Bob Dylanek eta Patti Smithek beti aipatu izan dute Rimbaud beren eragin nagusien artean. Smithek behin eta berriz esan ohi du bere bizitzako hiru une garrantzitsuak, elgorriz gaixo egon zeneko haluzionazioak, Dylanen diskoak ezagutzea, eta Rimbauden lana ezagutzea izan direla. Patti Smithen lehendabiziko taldearen izena Rock’nRimbaud izan zen, eta Patti Smith egon zen iaz Stockholmen Bob Dylan Literatura Nobel sariaren izenean.
Dylanek Rimbaud poetaren izena eman zion bere gitarra elektrikoari, eta Patti Smithek idazle madarikatu guztien aita gaztearekin izandako amets erotiko bat kontatzen duen poema argitaratu zuen.
Patti Smith euskaraz irakurtzeko aukera bakarra Artium arte garaikideko zentroari eta Bassarai Edicionesi zor diegu, 2008ko azaroan plazaratu baitzuten Poesia izeneko edizio hirueleduna. Benjamin Pradok egin zuen hautaketa, bera da sarreraren egilea ere. Poemen gaztelaniazko itzulpena Eli Tolaretxipik egin du, euskarazko itzulpena, berriz, Jose Mari Segurolak. Sarrerako izenburuan irakurtzen den bezala “Batzuetan, Patti Smithek Arthur izena du, eta beste batzuetan, Bob”. Bere bi maisuak, arima kideak.
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Ibon Egaña
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Asier Urkiza
Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx
Aritz Galarraga
Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu
Mikel Asurmendi
Denboraren zubia
Iñaki Iturain
Aritz Pardina Herrero
Etxeko leihoak unibertsora
Alba Garmendia Castaños
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Joxe Aldasoro
Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia
Aiora Sampedro
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Mikel Asurmendi
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza
Espekulazioak
Arrate Egaña
Nagore Fernandez
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Txani Rodríguez