« Maisu-lana | Barren-barrenekoak »
Sumisioa / Michel Houellebecq (Gerardo Markuleta) / Meettok, 2015
Mendebaldearen amaiera Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-05-21
Jatorrizko argitarapena frantsesez agertu eta handik denbora laburrera argitaratu da Michel Houellebecqen azken nobelaren euskal bertsioa, “Sumisioa” izenburuarekin eta Gerardo Markuletaren itzulpen-lanari esker. Michel Houellebecq idazle ezaguna da, askok miretsia eta askorentzat jasan ezina. Batzuetan zaila egiten da berarengan idazlearen jarrera probokatzailea idazlanek adierazten duten mezutik bereiztea, idazle eta sortzaile askorekin gertatu ohi den bezala, bere bizitzaz ere arte-lan bat egiteko joera baitu. Izan ere, Houellebecq idazlea eta Houellebecq pertsonaia (fikziozko izakia, azken finean) oso lotuta agertzen dira. Edonola ere, idazlea maitatua bezain gorrotatua bada ere, ezin ukatuzkoa da oraingo literaturan uzten ari den marka. “Sumisioa” izenburuko nobela honetan kontatzen den istorioa etorkizun hurbil batean kokatzen da, Frantzian, non presidentziarako hauteskundeetan bigarren bueltarako geratu diren hautagaiak Fronte Nazionalekoa eta Anaiarte Musulmanekoa diren. Tentsiozko egoera honetan alderdi musulmaneko hautagaiak lortzen du lehen bueltan kanpoan geratu diren alderdi batzuen laguntza eta presidente hautatzen dute. Marko honetan narratzailearen papera egiten duen pertsonaiak ikusten du ezagutzen zuen mundua poliki-poliki desegiten dela. Aldaketa politikoa eta aldaketa pertsonala, biak gainbehera moduan aurkeztuta daude, bai gizarteak bai pertsonaiak nekez egin baitiezaiokete aurre agertzen zaien egoera berriari. Presidente musulmana hautatu ondoren, unibertsitateak aldaketa handiak jasaten ditu, besteak beste irakasleek erlijio-hautaketa ere egin behar baitute. Nobelarako erabili izan den izenburuak azaltzen du nahiko ondo zein den egoeraren aurrean gertatzen dena: sumisioz onartzen baita, hori egitea munduko gauzarik naturalena izango balitz bezala. Liburu ironikoa da, zinikoa batzuetan, dibertigarria, baina azal horren azpian mendebaldeko demokraziekiko desengainua gordetzen du, demokraziek, sumisio horretan amilduta, ezin baitute beraien esentziaren ukotzat hartzen den egoera berria garaiz saihestu.
Poesia guztia
Safo
Mikel Asurmendi
Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Jon Jimenez
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres