kritiken hemeroteka

8.546 kritika

« | »

Poesia kaiera / Eugenio Montale (Anjel Lertxundi) / Susa, 2015

Itsasoak eta beste Igor Estankona / Argia, 2015-10-25

Eskerrik asko, esan beharko zaio Anjel Lertxundiri, Montaleren poesia sakon bezain zaila, jolastia bezain iluna, klasifikatzeko hain mugakoa, gozatzeko hain naturala, euskarara ekartzearren Susaren Munduko Poesia Kaierak sailean. Kaieren ardura daroan Beñat Sarasolak ere ez daki zelan azaldu, baina ederto azaltzen du liburuko hitzaurrean Montalek eragiten duena: “Izugarrizko ekoizpen poetikoa ez izanagatik, estilo eta molde aski ezberdineko poemak idatzi zituen Montalek. Horietako zenbaitetan, adibidez, poesiari berari eta arteari buruz hausnartu zuen, ukitu umoretsua gehituta inoiz (irakur Poeta bat eta Errimak). Egiazki, ez da irri egiteko poesia mota bat Montalerena, ezpada XX. mende lazgarriaren testigu maiz aski iluna. Bi mundu gerrak eta faxismoa gertu-gertutik bizi izanda, nekez egin zezakeen ospakizun-poesiarik, eta giza hondamendia ere ekarri zuen Gure garaiaren gorazarre eta Sumina bezalako aleetara. Mendea minutua den hondo bat irudikatu zuen Gatibuaren ametsan, eta akaso handik etorri zen mendea eta segundoa gurutzatzen diren leku famatu hori”.

Eugenio Montale (Genova 1896-Milan 1981) pesimismoaren eta giza ezinegonaren poeta gisa katalogatu dute. Baina Eugenio Montale hori baino gehiago dela frogatzeko itzuli ditu Lertxundik hain askotariko poemak hain paleta koloretsua erabiliz. Poesia bitala da irakurleak hemen aurkituko duena, ez tristea. Eta uneka badirudi kaierak kontra egiten diola kritika kanonikoari eta Montale bizizalea barruntatzen dela bi mundu gerren artetik: “Antzinako, horditurik nauka / zure ahoetatik irteten den ahotsak, / zabaltzen direnean kanpai berdeen gisa, / eta atzerako indarra hartu eta gero, desegin. / Auzo zenuen nire uda / urrunen etxea, badakizu, / eguzkiak kiskali egiten duen lur hartan / eta eltxoek airea lainotzen. / Orduan bezala harritzen naiz zure aurrean, / itsaso”.

Nobel sariak poesia sano fisikoarekin egiten du metafisika: usaindu, entzun, sufritu egiten dira bere hitzak. Ez da hermetikoa: plazera da bere leku pribatuak, bere mamu pertsonalak ezagutzea, bere hitz joko ulertezinak dastatzea. Ez da zaila, baizik eta atsegingarriki konplikatua. Ez da goibela, baizik eta faxismoa bezain arrea. Montale da poeta bat sintaxia bortxatzen duena, hizkuntza zuririk ez darabilena, bihotzarekin idazten duena filtrorik apenas ezarri gabe bere etorriari eta bere tristeziari eta bere pozari. Montale da zure buruari, irakurle, opatu behar diozun esperientzia estetikoa.

Azken kritikak

Poesia guztia
Safo

Mikel Asurmendi

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre

Jon Jimenez

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak