kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi / Susa, 2010

Fikzioaren izterrak Asier Sarasua / Eibartik, 2015-10-28

Orain 3-4 urte irakurri nuen (gustura), eta Eibarko irakurle-talderako berrirakurri aurtengo udaberrian (bigarrenez ere gustura). Orduan hartutako ohar azkar batzuk topatu ditut, eta hona dakartzat, larregi findu barik.

Ur Apalategiren azken sormen-lana, nahiz eta honezkero 5 urte badituen. 2011. urteko Euskadi Saria irabazi zuen.

Idazleak eta literatur mundua protagonista dituzten 7 ipuin. Ia denak 1. pertsonan idatzita, eta idazleak (edo kritikari / ikerlari literarioak) protagonista dituztenak. Guztiek literatura dute hari edo muin, baina batzuetan badirudi aitzakia/dekoratua besterik ez dela gai hori, benetan bikote-harremanak kontatzeko. Gehienetan bikote hautsiak dira, traizioak, heriotzak edo historiak banatutakoak.

Ipuinen errezeta? gertuko errealitatea, parodia, umorea, amaierako txiribueltak, metaliteratura… Tarteka, Iban Zalduaren estiloa gogoratu didate (zientzia fikziotik eta musikatik falta).

Euskal literatura munduaren tripak erakusten dizkigu Apalategik (idazleak berak ondo ezagutzen dituenak, antza): enbidiak, ezinikusiak, egoak, tira-bira eta azpijokoak… eta baita ere, zein historia literario laburra daukagun, zelako txarrak diren euskal liburu asko, zein zaila (eta garrantzitsua) den gaztelaniara itzultzea… Mundu literario jaso eta dotorea oso lurtar bihurtzen du, barregarri utzi arte, tarteka. Zirikada pertsonalak ere bat baino gehiago daudela ematen du, baina azkenengo ipuinean bakarrik aipatzen ditu izen-abizenez benetako pertsonaiak.

Zazpi ipuinak, labur-labur:

1.- “Azken fandangoa”. Euskal idazle eta kritikari/ikerlariren bidaia Argentinara. Belaunaldien arteko tira-birak. Luzexko.

2.- “Gutun bi posteritateari”. Gustatu zait. Fikzioaren eta errealitatearen arteko harremanaz. Idazle baten plan rokanboleskoa ospea lortzeko. Euskal literaturaren historiaren kronika azidoa egiten du bide batez.

3.- “Epaimahaia”. Euskadi sarien finalean girotuta. Azpijokoak, tirabirak, ezinikusiak…

4.- “Ergatibu”. Ironia handiz, euskaldunok askotan izaten ditugun sentimendu aitorrezinez trufatzen da. Muturrera eramanez, baina bidean egia batzuk utzita. Irrifarre maltzurrez irakurtzekoa.

5.- “Beste bizitza”. Idazlea beti biziko baita bere lanetan, eta idazlanak beti utziko baitu nolabaiteko marka inguruan. Landuena, egituraz eta estiloz. Hau asko gustatu zait.

6.- “Urrezko Vespa”. Esango nuke ez dudala guztiz ulertu, daitort (eta ez naiz bakarra izan).

7.- “Bernardo et Ramon”. Hau ere gustatu zait. Izen-abizenak ipintzen dituen ipuin bakarra. Protagonista bera ere Ur dela lirudike. Gazte euskalduna sakrifikatzeko prest, euskal literaturaren eta Saizarbitoriaren izenean.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak