« “Uskeriak” | Jolasak »
Araibar zalduna / Eusebio Erkiaga / Itxaropena, 1962
Araibar zalduna Luis Mitxelena / Egan, 1962
Erkiaga lekeitiar olerkari bikaina, eta hemen bertan daukazuen Illobi izengabea izan bedi diodanaren lekuko zintzo, ez da esku trebez landu duen poesi barrutian mugaturik gelditu. Teatroan abiatu zen, gero eleberrira jotzeko. Simenonen itzulpen polit bat, argitaragabea, damurik, eta Arranegi, jaioterriko lur eta giza-irudi biziz hornitua, ezagutzen dizkiot.
Araibar zaldunak, guztiok dakigunez, 1958ko Txomin Agirre nobela saria eraman zuen. Zerok ikus, orain, merezi onez irabazi zuen ala ez. Arranegin hartu zituen muga estu xamarrak zeharo zabaldu ditu, herri koxkorretik hiri handira joan denean. Ederki taxuturikako gizakiak ugaritu ditu, batera eta bestera itxuraldatuaz, eta lasai, arnas estuka indarketan ibili gabe, mugiarazten ditu aukeratu duen antzeztoki zabalean. Eta mintzatzen direnean, nolako mintzo malgu-aberatsez mintzatzen zaizkigun! Teatrora jo zuenean bazekien nora zihoan Erkiagak.
Hizkuntzaren aldetik, goi mailako dugu beti Erkiaga, eta gero eta goragokoa: hiztun atsegina, leuna, ugari-ugaria. Eta haurretandik menderatzen duen hizkuntzaz jabetu ahala, jabetzen ere doa eleberriaren taxuaz eta teknikaz. Oraingoak ondorengo asko behar ditu izan, irakurle guztion atseginerako.
Esamesak ibili dira, nola ez? beste alde batetik, nobela honen inguruan. Batzuek gordinkeriaren bat edo beste aurkitzen omen zioten, eta ez dakit azkenik pixkaren bat orraztu ez ote dizkioten. Beste batzuek, berriz, bai baita guztietakorik gure artean, halako prediku airea maizegi igertzen… Batzuen eta besteen artean aukeratu behar banu, ni aukeran, norbaitek sumatuko zuen bezala, azkenekoen alde agertuko nintzateke. Irakurlea zentzatzea eta hobetzea ere eleberriaren eginkizunen artean badaude, inolaz ere okerbidez eta zehar esanez bete behar du eginbide hori, hots, berari, eleberria den aldetik, dagokion artez edo moldez. Nolanahi ere, esan dezadan lehen bait lehen, sermoi malkarretan labaintzen bazaigu inoiz Erkiaga, ez du behinere han behera eroriko larririk egiten. Eta zer da hori horrenbeste tatxarik gabeko orrialderen aldean?
Zorionak bihotzez, Erkiaga adiskidea, eta aurki arte. Bai baitakit eleberriaren pozoiak hain barreneraino kutsatu zaituenez gero, ez zarela arlo horretatik, guztion onerako, berehalakoan aldenduko.
Izena eta izana
Jon Gerediaga
Asier Urkiza
Amok
Stefan Zweig
Nagore Fernandez
Auzo madarikatua
Felix Urabayen
Jon Jimenez
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Amaia Alvarez Uria
Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga
Joxe Aldasoro
Bisita
Mikel Pagadi
Mikel Asurmendi
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Asier Urkiza
Eresia
Goiatz Labandibar
Nagore Fernandez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren
Mikel Asurmendi
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Jon Jimenez
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide
Paloma Rodriguez-Miñambres
Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga
Mikel Asurmendi