kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Back to Leizarraga / Kepa Altonaga / Pamiela, 2015

Back to back Mikel Asurmendi / argia.eus, 2015-08-13

Upaingoa saileko saioa dugu Back to Leizarraga. Sail naroa osatzeko saio oparoa. Upaingokoak saio txiki handiak dira gutiz gehienak. Garaian garaikoak, tamainakoak. Aproposa(k) entsegua —eta ez entsegua— apenas leitzen ei den garaion.

Back to Leizarraga entseguak euskara du sujet. Sujet eta gaia. Euskara euskaldunon tema betiere. Euskaldunok: jainkoaren sujet izateko sortuak, edo hark kreatuak. Euskaldun fededun!

Back to Leizarraga” diosku Gabriel Arestik azaletik beretik. “Arestiren aurpegiera —eta irudia— gutxien islatzen zuen foto historikoa”k ilustraturik. Gabriel zenaren Meli piku melatuari berari halatsu aditua neronek/nihaurek.

Joanes Leizarragarengana (Beskoitze, 1506 / Bastida, 1601. Kalbindar artzaina. Itun Berria euskaratu zuen lehena) joateko gomendatzen digu Bilboko poeta “ez-fededunak”.

Hogeita hamaika lagun biltzen dituen zuri-beltzeko argazki batek biltzen du iragan mendeko euskararen ordezkaritza: fededunak eta “ez-fededunak”. Aresti barne. Euskara hilezkortu ezilkortu betikotu inmortalizatuaren adierazgarri.

Kepa Altonagak hamasei atalez ehundu du —Arestiren gomendioz— Leizarragarengana bide egiteko saioa. Euskara gai soilez harago joanez, euskal prosaren gabeziak azaleratu ditu. Eskasa omen dugu euskara, eskasa erdietsi dugun euskararen kalitatea. Euskara kalapita. Horra gure kapitala, alafede: lau euskaldun bi alderdi, bi euskaldun alderdirik ez.

Hainbat lagun ditu bidaide saiogileak. Nagusiki, eta konparazionera, Xabier Amurizarekiko desafekzioa afekzioa bilakatu zaio bidean bide. Bidez bide ere, Jean Etxepare, Jokin Zaitegi, Juan Garzia Garmendia… ditu hizpide, besteak beste. Gogaide batzuk, ez-gogaide bestetzuk.

Charles Darwin eta Marcel Proust —espezien jatorria eta denbora galduen xerka— gogaide izan ezik, baitezpadakoak ditu Leizarragarenganako txangoan, haren baitarako txonboan.

Altonaga erlatibo anaforikoak erabiltzearen aldekoa da: zeina/baita, zeinak /bait(it)u, zeintzuak/baitira, zeintzuek/bait(it)u(z)te, eta abar. Ez naiz jainkozkoa ez inoren deboziozkoa, ez letretan —linguista — jakin(tsu)a. Doktoreak ditu elizak eta eurek ebatzi ohi dute. Euskaltzaindiko doktoreek ebazten dute zer den dotorea zer ez-dotorea. Zer presentablea zer inpresentablea. Zer ontsa kolokatua, zer deskolokatua. Zer akojonantea zer deskojonatua.

Alta bada, zer da ona daborduko? Engoitik zer da egia? Engoitik orain, zer egokia? Egia omen da egokia. Egia ei da egokiena. Egia da errealitatera hobeki egokitzen dena. Baina egia esan/izan orduko, errealitatea iragana da. Zeina sortu izan ezik, egia kontzebitu eta kreatua baita. Egia bilakatu izan ezik, egiak eboluzionatzen baitu.

Amuriza hizpide abiatu eta berarekin akabatu du saioa Altonagak. Hamaseigarren atalean honela diosku Altonagak, Amurizaren Joan ziren nobela-zikloaren karietara: ” (…) uneotan kritikarik ez dute jaso, ez onik ez txarrik. (…) Zertan dabiltza kritikariak, zertan dabiltza irakurleak?”.

Egia izan daiteke, baina egia ez da erreala. Horra errealitatea. Alabaina, eta “egiari zor”, Altonagaren egia, Altonagak errana, erreala da.

Amurizak dioenez, 20.000 hitz gehiago behar dugu. Nork behar du baina? Behar duenak sortu izan ezik, kreatuko ditu. Eta kontzebitzen badira, hainbat hobeki. Alabaina, horiek barik ere 20.000 euskaldun “oso” gehiago osatzen badira, ontsa biziki.

Koldo Mitxelenak erraten omen zuen gisara, “labanak ebakitzen badu labanaren itxurak ez du axola”. Hartara, Bazkaltzaindiak —ez naiz gaitzustean Akademiaz ari, euskal bazkaltiarrez baizik— e(ra)bakitzen badu, ebaki-gailuari labana, aiztoa, ganibeta edo kutxiloa deitzea, sano ongi.

Ez gaitezen tronpa. Back to Leizarraga saio sano serioa da. Sano serio ari naiz, alegia. Julio Cortázarren giglikoa gogoan: Barri eta berri. Irri eta zerri. Zirri eta mirri. Kirri eta pirri. Harri eta herri.

Ez naiz heldu gaitzustez, ez des-afekzioz. Alta bada, Arestiren berba xumeok nahi baino sarriago heldu ohi zaizkit burura, gura baino usuago: ” (…) pentsatzen dut gure gauza galdu zela sasoian”.

Aresti presente —Txillardegi gogoan—, horrenbeste baina eta alabaina “ez gaitezen —euskaldunok— galdu saioan, alajaina”. Gaur egun ere, orain ere, “mintza gaitean euskera klaro batean”. Erran nahi baitut, “ez nator derrigorrean. Ezpada borondatean”.

Debatea sanoa da, eta osoago gura bada, eztabaida baitezpadakoa. To eta no, ez back to back ez elkarri bizkar emanda.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak