« Ez egin tiro anbulantziei | Iazko hezurrak »
Kronika txikia / Pablo Antoñana (Luis Mari Larrañaga) / Pamiela, 2015
Kronika handia Jose Luis Padron / Bilbao, 2015-06
Pablo Antoñana Bianan jaio zen, 1927an, Nafarroan, Euskal Herriko beste muturrean, Francisco Navarro Villoslada idazle eta kazetaria, Amayaren egilea jaio eta hil zen etxe berean. Ogibide hauxe izan zuen urteetan: idazkari Lizarraldeko hiru herritxoetan. Literatur jardunaren hasiera 1948an izan zuen, Domingo astekariak antolatuko lehiaketan El aguilucho herido ipuina aukeratu ziotenean. 32 urte zituela lehen eleberria idatzi zuen, El capitán Cassou, geroztik No estamos solos (Sesamo saria), La cuerda rota (Nadal sariko finalista), Relato cruento (nobela laburreko Navarra saria), La vieja dama y otros desvaríos edota Último viaje y otras fábulas ipuin bildumak eta nobelak argitaratu zituen, besteak beste. Iruñean hil zitzaigun, 2009an.
1996an, Hits & Fits bandako kide literaturzaleok Antoñanari omenaldia egin genion Urretxu-Zumarraga aldean. Ekitaldirako, eta idazleari opari gisa emateko, Juli andrea ipuina euskaratzeko eskatu genion Luis Mari Larrañagari. Gerora, Larrañaga bera Antoñanaren Kronika txikia eleberria hasi zen itzultzen eta, Iñaki Bastarrikaren koordinazio lanarekin, Zumarragan aurkeztu zen, 2011n, Antoñana hil berriari omenaldi bihozkorra egin, eta “Pabloren lagunen” artean banatzeko bakarrik.
Orduko hura orain Pamielak argitaratu du, eta salgai jarri dute. Kronika txikia nobelarekin batera, Juli andrea ipuina dago Pamielak ekarritako liburuan, Luis Mari Larrañagak berak egindako hiruzpalau gauza zuzenduta.
Pablo Antoñanarentzat, arrazako idazle horrentzat, literatura konpromisoa zen errealitatearekin, inguruak sortzen zion ezinaren eta etsipenaren aurrean zutik, beti disidente, irauteko modua. Horregatik, behin eta berriz heldu zion giza izaerari, giza barrenak erakusten duen miseriaren gaiari, nolakoak garen. Maisutasunez jaso zuen inguru hurbila, jabeak eta desjabetuak, bi talde horien bizimodu elkarren aurkako eta bateraezinaren testigantza aberatsa ekarriz idazlan guztietara. “Gizakiari doakiona nirea da” esan ohi zuen, hark ere grekoek antzera.
Pribilegioa izan zen hura ezagutu eta maitatzea. Pribilegioa da haren lana ezagutu, irakurri eta maitatzea. Bai horixe.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria