« Kronika handia | Denboraren igarotzea »
Iazko hezurrak / Unai Elorriaga / Susa, 2014
Iazko hezurrak Joxe Aranzabal / Faroa bloga, 2015-06-03
Jaio zen une beretik, Irene Arrias indarkeriaren itzalpean bizi izan zen. Unai Elorriagak horixe azpimarratu nahi izan du Iazko hezurrak bere azken nobelaren lehen lerrotik: “Irene Arriasek ia zentimetro eta erdiko urratua egin zion amari jaio zenean, Algortan, 1971ko urtarrilaren 25ean. Odol asko eta desberdinak nahastu ziren amaren izterretatik, likido lodi batzuk ere bai beharbada”. Denok izan gaitezke Irene Arrias, denok jaiotzen gara-eta horrela, odol artean. Abisatuta gaude.
Nobela honek bi plano ditu: batean Irene Arriasen bizitza kontatzen da, Algorta eta Bilbo inguruan; bestean, han eta hemen, munduan, gertatutako indarkeria jazoera nabarmenak: Gerra Zibila, Lehen eta Bigarren Mundu Gerrak, Errusiako Iraultza, Gaddafi eta Saddam Husseinen amaiera, eta, batez ere, ETA eta Ruandako genozidioa.
Hizkera sinplea erabilita, idazleak episodio mordoa narratzen ditu, biolentoak, gehienak ere jende xeheari gertatutakoak. Horretarako lekukoen adierazpenak hartu ditu kontuan, baladak, kronikak, bideoak eta idazle askoren esperientziak, askotan kontraesankorrak: Tolkien, Lobo Antunes, Ambrose Bierce, Galeano, Grossman, Gunter Grass, Faulkner, Dahl, Orwell, Lauaxeta, Aitzol… Hizkerak berak mantsotu egiten du irakurketa —nire kasuan, behintzat—, baina hori ez da oztopo irakurtzen segitzeko.
Ematen du narratzaileak tonu neutroan kontatzen dituela esan beharrekoak, baina majo bustitzen da nobelan barrena: “Propaganda behar da umeentzat, militarren dantzaldiak, koronelen trajeak, heroiak, ezkontzak, lapurretak, zigortzen ez direnak, arpilatzeak, bortxaketak. Sari horiei begira jasan ahal da hori guztia, militarren artean, sarjentuen artean, lurrean, lokatzetan”.
Hari nagusiarekin batera, idazleak hainbat narrazio labur sartu ditu liburu honetan, indarkeriarekin lotuak. Horiek deskolokatu naute apur bat liburu hau irakurtzerakoan, beharbada narrazio laburrak irakurtzeko ditudan arazoengatik. Laugarren atala, berriz, azkena, bihotza kuzkurtuta irakurri dut, hain da-eta beldurgarria Irenek (eta, hedapenez, guk denok) bizi dezakegun noraeza, biolentzia eta izua gugan fokatzen direnean.
Emaitza da biolentziaren salaketa gupida bakoa, urrutikoa eta etxekoa. Irakurleak prest izan behar ditu barrenak hau dijeritzeko, kasu askotan irakurketak gorputz txarra uzten du-eta.
Liburu hau ez da best-seller horietakoa. Hemen idazleak ez du bat ere kontzesiorik egiten irakurlea lasaitzeko. Kontrara. Hala ere, liburu bikaina iruditu zait.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro