« Iazko hezurrak | Kapritxo bat »
Denbora bere lekura / Gerardo Markuleta / Erein, 2015
Denboraren igarotzea Javier Rojo / El Correo, 2015-06-06
Euskal literatura irakurtzeko ohitura duen irakurle helduak, adin batera ailegatuz gero, arazoak izaten ditu bere kezkak eta interesak isla ditzaketen idazlanak topatzeko. Izan ere, euskal literaturaren merkatuaren berezitasunak kontuan hartuta, askotan ematen du gaztetasunaren diktadurapean mugitzen garela: agertzen diren liburuak, helduentzako produktutzat eskaintzen badira ere, nerabezarotik oso urrun ez dauden irakurleen neurrian eginda daudela esan daiteke, halakoxe kezkak agertzen dira behin eta berriro. Gauzak honela, interes berezia du Gerardo Markuletaren eskutik datorkigun poema liburu honek.
Idazlan hau lau zatitan banatuta dago, zati bakoitza ardatz tematiko baten inguruan osatzen delarik. Lehenengoan, idazleak begirada haurtzarora bueltatzen du eta, oroitzapenak berreskuratuz eta haiekin oroimena berreraikiz, dagoeneko desagertu den mundu baten berri ematen digu. Ia narrazioen itxura daukaten poema horiek pixka bat nostalgikoa den begirada bat erakusten digute, baina ironiak (idazlea kontzientea baita oroitzea berrasmatzea dela) distantzia jartzen du sentimenduen eta subjektuaren artean. Bigarren atalean gure identitateaz ari da, zer garen eta batez ere zer izan garen ahazten uzten ez diguten poema batzuen bidez. Hirugarren atala luzeena da, eta poesiaren jardueraz ari da bertan. Bukatzeko, azken ataleko poemetan amodioaren gaia erabiltzen du idazleak. Formaren aldetik, poema mota desberdinak aurkitzen dira. Esan bezala, poema batzuk narraziotik oso hurbil daude, baina badago beste molderik. Noizean behin herri poesia, poesia tradizionala, gogora ekartzen duten poemak ere irakur daitezke idazlan honetan.
Poema liburu txikia da, eta ni naizen irakurle honi luzeago izatea gustatuko zitzaidan, idazleak jakin baitu nerabezaroa atzean utzi duen belaunaldi baten kezkak agertzen.
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo