« Bizitza dohakabeak | Kronika handia »
Ez tiro egin anbulantziei / Mikel Ayllon / Elkar, 2015
Ez egin tiro anbulantziei Igor Elordui / Aizu!, 2015-06
Bertold Brecht ekarri dit gogora irakurketak. Zera esan zuen Brechtek: krisia gertatzen da zaharra guztiz hil ez eta berria oraindik jaio gabeko tarte horretan. Bada, hain zuzen ere, tarte horretan kokatzen da Ez egin tiro anbulantziei, Mikel Ayllon laudiar gaztearen estreinako eleberria, Igartza saria irabazita jasotako bekari esker idatzi duena (lehenago, 2005ean, Gerezi gorrien garaia kronika-liburua idatzi zuen Paul Asensiorekin batera).
Zaharraren eta berriaren artean, bi garairen artean, beraz, gertatzen da istorioa, jendarte idealetik hurrago dagoen, baina, aldi berean, desberdinagoa den sasoi ilun, bortitz, krudel eta hotzean, alegia. Gizarte distopiko horretan, Sylvie eta Gerard protagonisten arteko maitasuna eta gorabeherak esplikatzen dira.
Distopia, bai, baina eleberrian beste giro batzuk jorratzen ditu Ayllonek: kartzela, heriotza edota maitasuna, adibidez. Badauka, halaber, halako kutsu zinematografikoa.
Ausarta da idazlearen apustua, euskaraz gutxiago landu den genero bati oratzen diolako eta, gainera, istorioa atzekoz aurrera kontatzen duelako.
Hausnarketa batetik abiatuta, gogoeta dario lerrokada bakoitzari. Horrenbeste, ezen esaldi bakoitzak hausnarketa baten ondorio ematen baitu (hitz-jokoak, onomatopeiak…). Noski, gogoeta eragiten du. Brechten beste aipu batek dioen bezala: “Batez ere, egunerokoa aztertu behar dugu. Ez ditzagun onartu eztabaidatu barik heredatuta datozkigun ohiturak; ez esan “naturala da”.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi