kritiken hemeroteka

8.710 kritika

« | »

Mala Stranako ipuinak / Jan Neruda (Fernando Rey) / Ibaizabal, 2002

Pertsonaiak eta paisaiak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-10-20

Praga Bohemian; eta Pragan, Mala Strana, Jan Nerudaren Mala Strana, Vladimir Holanen Mala Strana, karrika zaharrak, historiaren oihartzunak jipoituak, astinduak, baina biziak. Uda honetan urak gainez gain egin eta Mala Strana azpian hartu du, hala ikusi nuen telebistan. Eta nik Jan Neruda, Vladimir Holan, eta Hrabal eta Kafka, batez ere Kafka, ekarri oroimenera, eta baita duela urte asko hantxe bertan ezagutu nuen emakume judu bat. Berak kontatu zidan Pragako juduen historia, harik eta gehienak Teresiendstadtera eman zituzten arte, eta handik Auschwitzera. Hark erakutsi zidan behin batez Mala Stranaren bihotza, berak eraman ninduen karrika-mataza haietan barrena, harik eta nekatu ginen arte. Oroitzen naizenez, taberna batean amaitu genuen afaltzen, geroxeago jakingo nuenez, Jan Nerudaren jaiotetxetik oso gertu. Baina orduan ez nekien nor izan zen Jan Neruda. “Zuen Pablo hori gure Jani esker da Neruda”, esan zidan ohi zuen estilo eliptikoan, eta nik, eskerronez, zin egin “ez naiz geratuko zuen Jan horren libururik irakurri gabe”.

Aspaldiko kontuak dira, baina Pragarakoan eta bertan karrikaz karrika, museoz museo historiaren hondakinen bila ibili ondoren (historiak horixe baitu txarra, bazter guztiak hondakinez betetzen dituela, Walter Benjaminek jakin zuen bezala), edo bestela paisaiaren baten bila ibili ondoren, barne edo kanpoko paisaia izan berdin, “aspaldi” hitzak “gaur” esan nahi duela kontura gaitezke. Praga betikoa baita. Ez, ordea, Pragan bizi direnak. Ondotxo zekiten hori Kafkak eta Holanek (bien ala bien hilerriak bisitatzeko grina); ondotxo zekien Jan Nerudak. Horregatik saiatu zen bere mundua osatzen zuten pertsonaiak liburu batean sartzen, halaxe jokatuz betiko izango zirela, agian, pentsatuz.

Pertsonaia haiek joan ziren hildakoak joan ohi diren tokira. Paisaia hantxe dago oraindik, Mala Stranako karrikekin batera urak estalia. Etorriko da agorraldia.

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak