« 19 kamera | Ireki ateak »
Hamar / Andrej Longo (Josu Zabaleta) / Pasazaite, 2012
Hustu gabeko iturria Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2013-03-03
Hamar zenbaki esanguratsuak (Dieci, 2007) eman dio izena Andrej Longoren liburuari. Bertan, Hamar Aginduak hari narratibo gisa hartuta, Napoliko egunerokotasun bortitza irudikatzen duten kopuru bereko istorioak biltzen dira.
Jainkoak agindu bezala zintzotasunez bizi beharra dugu, eta horretarako 1etik 10erako lehentasun-ordena sortu zuen. Hau da, zeruan bake eternoa eskuratu ahal izateko, lege moral perfektuaz jabetzeko errezeta pasa zigun.
Denborak aurrera egin ahala Lege Santuak guregan eraginik ez duela uste dugu baina, tantak badira ere, iturri beretik edaten jarraitzen dugu. Ihesi egin nahi izan badiogu ere, 1etik 10era edo dena dela, estruktura jerarkiko baten menpe bizi gara. Horregatik, katolizismoak ezarri digun Jainkoaren gauza guztien gaineko lehentasunaren dogma forma eta irudi desberdinak hartuz joan dela esan daiteke. Horren errepresentazio argia, hain ezaguna zaigun mafia siziliarrean aurkitzen dugu.
Napoliko bazter ilun itogarrietan girotzen diren ipuinek helarazi bezala, mafiak ordezkatu du Jainko Jaunaren irudia. Katolizismoaren printzipioetatik ez oso urrun, La Cosa Nostrak ezarri duen arau zerrenda —Capo(jainko)aren esanei kasu egin, lanean zintzoa izan, familia eta oinordekotzaren garrantzia, ondasunak, emakumearen isiltasuna— bilakatu da Napolin bizirauteko lege sakratua. Liburuan barrena murgildu ahala konturatzen gara, jainkoak gauza guztien motor gisa funtzionatzen duen bezala, gertakizun ororen atzean mafia ezkutatzen dela: “…eta arauak bete nahi ez badituzu, ez dago dudarik bala bat sarraraziko dizula buruan. Horrela funtzionatzen baitute hemen gauzek” (8. orr).
Josu Zabaletak euskaratu dituen hamar istorio gordin hauetan, Longok, beste askok aurretik egin duten bezala, jainkotasunaren sinbologia zapuztu nahi izan duela pentsa dezakegu. Oraindik ere kultura judu-kristauan errotzen den tradizio bati uko eginez, miseria gizakiarena baino ez dela agerian uzten duen errealismo zikinaren korronteari heldu dio Napoliko alderdi gogorrenaren ereduaz baliatuz. Azken finean “norbaitek egin behar zuen, ezin genuen betirako jarraitu horrela” (43. orr).
Ipuin liburu gehienetan bezala, honetan ere denetarik topatzen dugu. Badira astun egiten direnak, hotz uzten dutenak, amaiera irekikoak eta alderantziz, baita bitan edo gehiagotan irakurtzea merezi dutenak ere. Borobilduz, Longorena liburu irakurrien zerrendan sar genezake.
Baden Verboten
Iker Aranberri
Asier Urkiza
Diesel
Bertol Arrieta
Nagore Fernandez
Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Mckenzie Wark
Jon Jimenez
Basokoa
Izaskun Gracia Quintana
Joxe Aldasoro
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi
Hasier Rekondo
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres